Bideokonferentzia bidezko formakuntza
Gure aurrez aurreko ikastaro batzuk egokitu ditugu, etxetik trebatzen jarrai dezazun.
Eskura duzu formakuntza-modalitate berri bat, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan trebatzen jarrai dezazun. Etxeko erosotasunetik eta gure hezitzaileen euskarriarekin, zure ezagutza teknologikoan aurrera egin ahal izango duzu.
Zertan datza?
- Zuzeneko formakuntza bideokonferentziaren bidez.
- Gure hezitzaileen euskarria.
- Bi orduko bi saio.
- 4 eta 6 pertsona bitarteko talde murriztuak.
Nola apuntatzen naiz?
Inprimaki bat bete behar duzu honako informazio honekin.
Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak
Zure ordutegia eta lehentasunezko hizkuntza
Nola jakinaraziko didazue ikastaroaren hasiera?
Bi mezu elektroniko bidaliko dizkizugu:
- Ikastaroa, datak eta orduak adierazten dituena.
- Bideokonferentziara sartzeko esteka partekatuz.
Eskuragarri dauden ikastaroak
Aurrez aurreko ikastaro batzuk formakuntza-modalitate berri honetara egokitu ditugu.
Aisia eta entretenimendua
Musika aplikazioak zure Smartphonean
Aisia eta entretenimendua
YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago
Aisia eta entretenimendua
Zure bidaia planifikatu
e-administrazioa
Online izapideak Osakidetzarekin
Enplegu bilaketa
Enplegua bilatzeko aplikazioak
Irudia eta bideoa
Editatu bideoak zure Smartphonearekin
Komunikazioa
WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean
Oinarrizko formakuntza
Mekanografia. Ikasi hutsetik
Produktibitatea
Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago
Produktibitatea
Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
Produktibitatea
Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
Produktibitatea
Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak
Produktibitatea
Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
Produktibitatea
Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
Sare sozialak
Facebook zure Smartphonean
Sare sozialak
Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
Sare sozialak
Twitter zure Smartphonean
Segurtasuna
Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
Segurtasuna
Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
Beste edozein kontsulta egiteko, deitu 945 016 100 telefonora edo idatzi kzc@kzgunea.net helbide elektronikora.