Gure ibilbidea

Zerbitzuen Kartaren ziurtagiriak

Zerbitzuen Karta finkatuz joan da urteetan, eta konpromisoa hartu dugu zenbait entitate ziurtagiri-emaileren eta ebaluatzaileren estandarrak betetzeko.

UNE 93200 ziurtagiria Q-epearen logoa

2009

Zerbitzuen Kartaren lehen edizioan, AENORen ziurtagiria lortu zuen KZguneak UNE 93200:2008 arauan, bere Zerbitzuen Karta dela eta.

2015

KZguneak erabaki zuen EAEn kudeaketaren bikaintasunarekin konpromisoa hartu duten entitate publikoen sareko parte izatea (Q-epea). Hala, urte hartan bertan, entitate horren diploma lortu zuen.

2023

KZguneak bostgarren aldiz lortu du Q-epea diploma, erakunde horren estandarrak betetzen direla ziurtatuz.

2024

OCA Globalek, erakunde ziurtatzailea den aldetik, KZguneari berriz ere berretsi dio UNE 93200:2008 arauaren ziurtagiria, arau hori betetzen dela egiaztatzen duena.

2023-2024 Zerbitzuen Karta

Ezagutu gure 2023-2024 Zerbitzuen Karta eta kontsultatu zuen nahiak betetzeko hartzen ditugun konpromisoak.

2023-2024 Zerbitzuen Karta

Konpromisoak betetzea

Zerbitzuen Kartaren ziurtapenak konpromisoen betetze maila jakinarazi beharra dakar, eta konpromisoak bete ez diren kasuetan hartutako neurrien berri eman beharra ere bai. Horregatik, hemen daude azken 2 urteotako emaitzak.