Zerbitzuak
Ezagutu zure egunerokoan arrakala digitalari aurre egiteko KZgunean eskaintzen dizkizugun zerbitzu guztiak.
Zerbitzuen katalogoaKZgunearen zerbitzuak
KZgunean, gure konpromisoa da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak hobeto ezagutu ditzazun laguntzea. Horregatik, gure zerbitzuen muina dira aurrez aurreko ikastaroak, urrunekoak, hitzaldiak eta tutoretzak. Kontsultatu zein ikaskuntza mota den zure premietara hobekien egokitzen dena.
Aurrez aurreko formakuntza
Jaso ezazu formakuntza gure zentroetako batean, gure hezitzaileekin, ariketa praktikoen bidez. Kontsultatu ikastaroen katalogoa, eta eman izena zure premia teknologikoetara hobekien egokitzen den horretan.
Urruneko formakuntza
Forma zaitez etxean, gure hezitzaileen laguntzarekin; 24 orduan eskura izango duzu gure formakuntza-plataforma. Ez du axola non zauden: Interneterako konexioa eta ikasteko grina baino ez dituzu behar.
Hitzaldiak
Murgil zaitez teknologia berrien munduan, gure hitzaldien bitartez KZgunearen eskutik. IKTen zenbait alderdi ezagutuko dituzu bi orduko informazio-saio hauetan, hautatutako KZguneetan.
Tutoretzak
Argitu zure zalantza teknologikoak hezitzaileekin. Aurrez, zehaztu eguna eta ordua zure KZgunean; hori baino ez duzu egin beharko. Zalantza motaren arabera, guk zehaztuko dugu zenbat denbora behar den hori argitzeko.
Kanpoko zerbitzuak
KZgunean, gure misioarekin, alegia, teknologia berriak herritarrengana gerturatzearekin bat egiten duten entitate laguntzaileen zerbitzuetan ere aritzen gara. Egiaztatu zure informatika-ezagutzak, telematikoki jarri harremanetan administrazio publikoekin, zure postontzia eta kutxa gotorra internetez sortu... Hori guztia eta askoz gehiago, gertuen duzun KZgunean.
IT Txartela
IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko sistema da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Egiaztatu zure ezagutza informatikoak lanpostu jakin batzuetara sartzeko.
BakQ
BakQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da; aukera ematen du euskal administrazioen zerbitzuetan kontsulta eta izapideak online egiteko.
Erabil ezazu zure BakQ egoitza elektronikoetan eta bulego birtualetan modu seguruan, zure identifikatzailea, pasahitza eta koordenatu-jokoa erabilita.
Metaposta
Metaposta Interneteko kutxa gotorraren eta postontziaren doako zerbitzua da, eta interes pertsonaleko agiriak gorde ahal izango dituzu hor, konfidentzialtasun eta segurtasun osoz. Zure agiriak eguneratuta eduki beti, eta kudeatu zure ordenagailutik edo Smartphonetik.
Mikroenpresa Digitala
Mikroenpresa Digitala enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimena da: IKTak erabilita, negozio berriak garatzen lagundu nahi du. Kontsultatu katalogoa eta forma zaitez haien ikastaroen bidez, KZgunearen gure zentroetan.