Argitu zure zalantzak KZgunearekin

KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, zure eskura jartzen dugu telefono bidezko laguntza-zerbitzua, zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.

Zalantzarik baduzu...

Teknologia berriei buruz

KZgunetik telefono bidezko aholkularitza bat eskaintzen dizugu, teknologia berriak erabiltzen laguntzeko eta ingurune digitalarekin lotutako edozein zalantza argitzeko. Gure hezitzaileek lagunduko dizute segurtasun eta autonomia handiagoz moldatu zaitezen.

KZguneko formakuntza jaso ondoren

KZguneko ikastaroren bat egin baduzu eta oraindik kontzepturen bat bereganatu ez baduzu, laguntza-zerbitzu hau erabil dezakezu zure galdera guztiak argitzeko. Ez dago zalantza txiki edo handirik, guztiak dira garrantzitsuak IKTak erraz erabiltzen ikasteko eta eten digitalarekin amaitzeko.

Deitu
945 062 555 telefonora

Gure arreta ordutegia 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.