Tutoretzak teknologia berriekin lotuta dituzun zalantza guztiak argitzeko KZgunearen zerbitzua dira. Badakigu IKTen munduan murgiltzea egundoko zeregina izan daitekeela, eta, horregatik, aholku emateko doako zerbitzu hau jarri dugu, aurrera egin eta arrakala digitala gaindi dezazun.

Tutoretzen ezaugarriak

  •  Zure KZgunea zentroan.
  •  Gehienez bi pertsona.
  •  15 minututik ordu eta erdira bitarteko iraupena.
  •  Eskatu zure hitzordua.

Gure formakuntzaren lagungarri

Ikastaroa amaitzean, baliteke gairen bat argitu nahi izatea. Ez kezkatu: hartu hitzordua zure KZguneko hezitzailearekin, zalantza guztiak argitzeko. Eskuratu dituzun ezagutzak finkatu, eta aprobetxatu ahalik eta hobekien jasotako formakuntza.

IKTei buruzko zalantzak

IKTekin lotutako galderaren bat sortu zaizu egunerokoan? Tutoretza bat eskatzeko aukera ere baduzu zure KZgunean. Arrakala digitala gainditzen lagundu nahi dizugu, teknologia berriek ematen dizkiguten aukera guztiez gozatzeko moduan izan zaitezen; adibidez, Administrazio Publikoarekin telematikoki harremanetan jartzea, zure Smartphoneari ahalik eta etekinik handiena ateratzea edo Internetez modu seguruan nabigatzen ikastea.

 

Non?

Tutoretza-zerbitzua gertuen duzun KZgunean egiten da, hango hezitzaileekin.

Bilatu zure KZgunea

Aurretiko hitzordua

Hezitzaileen prestasuna bermatzeko, garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea webgunearen bitartez edo joan nahi den KZgunea zentrora deituz eta beharrezkoa duzun zerbitzua zehaztuz. Tutoretza horiek gehienez bi pertsonako saioak dira, eta 15 minutu eta ordu eta erdi bitarteko iraupena dute, kontsultaren arabera.

Ez geratu zalantzarekin: izan konfiantza KZgunean teknologia berriei buruz dituzun galdera guztiei erantzuteko.