Nire kontua

Aukera hauek dituzu KZgunean alta emateko:

  • Online erregistratzeko, izena emateko orrialdera jo behar duzu lehenik eta behin, eta datu batzuk bete. Prozesua amaitutakoan, eman duzun helbide elektronikoan jasoko dituzu zure datuak.

    Onlineko altak gure urruneko zerbitzuetarako eta zure gune pertsonalerako sarbidea eskaintzen dizkizu. Gure zentroetako aurrez aurreko zerbitzuetako bat erabili nahi izanez gero, nahi duzun KZgunera jo beharko duzu erregistratze-prozesua burutzeko, hurrengo puntuan azaltzen den moduan.

  • Aurrez aurre izena emateko, nahi duzun KZgunera jo behar duzu nortasun-agiri akreditatu batekin (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu ahal izan dezaten. Zure nortasuna egiaztatutakoan, KZguneko inskripzio-orria bete eta sinatu beharko duzu (zentroko langileek emango dizute).

Zure kontura sartzeko orrialdean, “Pasahitza ahaztu duzu?” estekan klika dezakezu; bertan, zure nortasun-agiria sartu ondoren (NAN/AIZ), gune pertsonalera sartzeko datuak bidaliko zaizkizu KZguneko harremanetarako datuetan eman duzun helbide elektronikora.

Zure harremanetarako datuetan helbide elektronikorik eman ez baduzu, KZgune batera jo dezakezu. Erabiltzailea eta pasahitza lortzeko, segurtasuna dela eta, agiri akreditatu baten bidez identifikatu beharko duzu (NANa edo AIZ), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu eta izapide hori egin ahal izan dezaten.

Gomendatzen dizugu nahi duzun KZgunearekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta zure arazoa konpontzeko arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

KZguneko zure kontura sartu, eta, “Pasahitza aldatu” atalean, lehengo pasahitza eta hautaturiko pasahitz berria idatzi behar dituzu, eskatzen diren ezaugarriak betez.

Zure KZguneko kontura sartu, eta, “Datu pertsonalak aldatu” atalean, datu pertsonalak eguneratu ditzakezu, hauek izan ezik: izen-abizenak, zentroa eta NAN/AIZ. Datu horietako bat okerra bada, nahi duzun KZgunera jo behar duzu nortasun-agiri akreditatu batekin (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu eta datu okerrak zuzendu ahal izan ditzaten.

Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

KZguneko zure kontura sartu, eta, “Datu pertsonalak aldatu” atalean, KZgunearen sustapen-komunikazioak jaso nahi dituzun ala ez marka dezakezu behealdean.

Nahi duzun KZgunera jo behar duzu nortasun-agiri akreditatu batekin (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu ahal izan dezaten.

Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Zure nortasuna egiaztatutakoan, KZgunearen zerbitzutik baja emateko eskaera-orria bete eta sinatu beharko duzu (zentroko langileek emango dizute).

KZgunea zentroak

Zentro bakoitzak bi ordutegi bereizi ditu:

  • Udalak zer ordutatik zer ordutara izaten duen zabalik: ordutegi honetan, KZgunea irekita dago, hezitzaileak bertan dauden ala ez kontuan izan gabe.
  • KZguneko langileak zer ordutatik zer ordutara egoten diren: ordutegi honetan, KZgunean hezitzaileak egongo dira.

Hezitzaileekin izapideak edo kontsultak egin ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Hau erraz kudea dezakezu webgunean edo zure intereseko KZgunera deituz, behar duzun zerbitzua adieraziz.

Hautaturiko zentroaren ordutegiak kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Aukeratu duzun zentroaren irisgarritasunari buruzko informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Formakuntza

KZguneko ikastaroak doakoak dira.

Hurrengo ikastaroen bilatzailera jo behar duzu zure interesekoa aurkitzeko; jarraian, sakatu “Izena eman” botoia, eta egiaztatu erregistratuak ditugun harremanetarako datuak zuzenak direla.

KZguneko zure kontura sartu, eta, “Nire ikastaroak” atalean, aurki ezazu egiteko daukazun eta jada interesatzen ez zaizun ikastaro hori. Jarraian, sakatu “Inskripzioa ezabatu” botoia.

Ikastaroa hasita badago, ezin da inskripzioa ezabatu.

Dagokion KZgunearekin harremanetan jar zaitezke aurrez aurre joanez gero plaza librerik dagoen kontsultatzeko, edo, bestela, itxaron-zerrendan izena eman dezakezu.

KZgunea zentro batera joatekoa bazara, gomendatzen dizugu nahi duzun zentroarekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Zure intereseko ikastaroa egin dezakezula jakinarazi ahal izan diezazugun, itxaron-zerrendan izena eman behar duzu, eta erregistratuak ditugun harremanetarako datuak zuzenak direla egiaztatu.

KZguneko zure kontura sartu, eta, “Nire itxaron-zerrendak” atalean, aurkitu nahi duzun itxaron-zerrenda eta klikatu “Editatu” botoia, formakuntza jaso nahi duzun hizkuntza edo ordutegia aldatzeko.

KZguneko zure kontura sartu, eta, “Nire itxaron-zerrendak” atalean, aurkitu jada interesatzen ez zaizun itxaron-zerrenda hori eta klikatu “Ezabatu” botoia.

Zure kontuan eskuratu ahal izango dituzu KZguneko ikastaroen bertaratze-ziurtagiriak, ikastaro edo hitzaldi horiek bukatutakoan. KZguneko zure kontura sartu, eta, “Nire ikastaroak” atalean, aurki ezazu egin duzun ikastaroa eta klikatu “Deskargatu ziurtagiria” botoia.

KZguneko ikastaro edo hitzaldi bat amaitzen duzunean, inkesta labur baten bidez eman ahal izango diguzu zure iritzia. Horretarako, KZguneko zure kontura sartu, eta, “Nire ikastaroak” atalean, aurki ezazu egin duzun ikastaroa edo hitzaldia eta klikatu “Inkesta bete” botoia.

Aurrez aurreko formakuntza

Ikastaroa ordenagailuarekin egin behar bada, ez duzu materialik eraman beharrik: KZgunean bertan dauden ekipoen bidez egingo duzu ikastaroa. Ikastaroa smartphone edo tabletekin egin behar bada, zeure gailua eraman beharko duzu zentrora. KZgunean doako wifia daukagu, ikastaroan datu mugikorrik gasta ez dezazun.

Hitzaldiak

Hitzaldiak IKT gaiei buruzko dibulgaziozko saioak dira. Hori dela eta, ez da inolako materialik eraman behar.

Urruneko formakuntza

Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, beharrezko informazioarekin eta ikastarora sartzeko URL helbidearekin. URL horrek formakuntza-plataformara eramango zaitu; han, “Jarraitu” botoia klikatu beharko duzu, KZgunera sartzeko zure datuekin identifikatzeko.

KZgunearen formakuntza-plataforma Interneteko gune bat da, gure formakuntza-eskaintzaren edukiak jasotzen dituena. Gure urruneko formakuntzaren edukiak eskuratu nahi badituzu edo gure hezitzaileek gidaturiko ariketa praktikoak egin nahi badituzu, bilatu gehien interesatzen zaizun ikastaroa gure webgunean, eta eman izena.

Sartu formakuntza-plataformara eta identifikatu KZgunera sartzeko zure datuekin. Jarraian, bisitatu zure aginte-panela ezkerreko menutik (hor aurkituko dituzu matrikulatuta zauden ikastaroak).

Bideokonferentzia bidezko formakuntza

Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenado, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, beharrezko informazioarekin. Mezu horretan, bideokonferentziara gehitzeko URLa emango dizugu. Era berean, formakuntza-plataformako URL bat emango dizugu, eta bertan ikastaroarean edukia egongo da eskuragarri.

Zure KZguneko gune pertsonalera sartu behar duzu eta ‘Nire ikastaroak’ atalean, egiten ari zaren bideokonferentzia bidezko ikastaroa aurkitu, Bertan, bideokonferentziarekin bat egiteko esteka eta formakuntza-plataformara sartzeko esteka aurkituko dituzu.

Sarbideak

Bideokonferentzia bidezko ikastaroetarako erabiltzen den aplikazioa erraza eta intuitiboa da. Hurrengo bideoan laburki azalduko dizugu nola erabili.

Bideokonferentzia bidezko formazioetarako erabiltzen den teknologia ez da bateragarria Safari-rekin, MacOS ekipoetan lehenetsitako nabigatzailea. Bideokonferentziara batzeko, Chrome (gomendatua), Firefox edo Opera deskargatu behar duzu.

KZguneko helbide elektronikoa

KZgune batera jo behar duzu pasahitza berrezarri ahal izateko. Segurtasuna dela eta, agiri akreditatu batekin identifikatu beharko duzu (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu eta izapide hori egin ahal izan dezaten.

Gomendatzen dizugu nahi duzun KZgunearekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta zure arazoa konpontzeko arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Nahi duzun KZgunera jo behar duzu nortasun-agiri akreditatu batekin (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu ahal izan dezaten.

Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Zure nortasuna egiaztatutakoan, KZguneko helbide elektronikotik baja emateko eskaera-orria bete eta sinatu beharko duzu (zentroko langileek emango dizute).

Nahi duzun KZgunera jo behar duzu nortasun-agiri akreditatu batekin (NANa edo AIZ, adibidez), zentroko hezitzaileek zure nortasuna egiaztatu ahal izan dezaten.

Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Zure nortasuna egiaztatutakoan, KZguneko helbide elektronikora sartzeko baimena bete eta sinatu beharko duzu (zentroko langileek emango dizute), arazoa identifikatu eta konpondu ahal izan dezagun.

Herritarrenganako arreta

Bi eratara aurkez dezakezu:

  • Online: formulario bat duzu eskura gure webgunean, erreklamazioa aurkezteko.
  • Aurrez aurre: egunean gutxienez 4 orduz irekita dauden zentroetako edozeinetan eska dezakezu erreklamazio-orri bat. Gomendatzen dizugu nahi duzun zentroarekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Bi eratara aurkez dezakezu:

  • Online: formulario bat duzu eskura gure webgunean, kexa aurkezteko.
  • Aurrez aurre: egunean gutxienez 4 orduz irekita dauden zentroetako edozeinetan eska dezakezu kexa-orri bat. Gomendatzen dizugu nahi duzun zentroarekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Bi eratara aurkez dezakezu:

  • Online: formulario bat duzu eskura gure webgunean, iradokizuna aurkezteko.
  • Aurrez aurre: egunean gutxienez 4 orduz irekita dauden zentroetako edozeinetan eska dezakezu iradokizun-orri bat. Gomendatzen dizugu nahi duzun zentroarekin harremanetan jartzea aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hezitzaileak noiz egongo diren eta arreta pertsonalizatua eman ahal izango dizuten jakiteko. Aukeratu duzun zentroaren informazioa kontsulta dezakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

Zer-nolako laguntza behar duzun, modu bat baino gehiago dituzu gurekin harremanetan jartzeko:

  • Zure zentroarekin lotutako informazioa

    Zentroari edo hango jarduerei buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz nahi duzun KZgunearekin.

    Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

  • KZguneari buruzko informazio orokorra

    Deitu 945 016 100 telefonora edo idatzi mezu bat kzc@kzgunea.net helbidera, zure nortasun-agiri akreditatua (NANa edo AIZ, adibidez) eta izen-abizenak adieraziz.

    Hau da gure arreta-ordutegia:
    Astelehenetik ostegunera, 08:00-13:30 eta 15:00-17:00
    Ostiraletan, 8:00-15:00

    Udako ordutegia:
    Ekainetik irailera, egunero 08:00-15:00
    Abuztuan ez da arreta-zerbitzurik emango.

Zer behar duzun, modu bat baino gehiago dituzu gurekin harremanetan jartzeko:

  • Zure zentroarekin lotutako informazioa

    Zentroari edo hango jarduerei buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz nahi duzun KZgunearekin.

    Aukeratu duzun zentroaren informazioa eta ordutegia kontsulta ditzakezu gure webguneko zentroen bilatzailea erabilita.

  • KZguneari buruzko informazio orokorra

    Deitu 945 016 100 telefonora edo idatzi mezu bat kzc@kzgunea.net helbidera, zure nortasun-agiri akreditatua (NANa edo AIZ, adibidez) eta izen-abizenak adieraziz.

    Hau da gure arreta-ordutegia:
    Astelehenetik ostegunera, 08:00-13:30 eta 15:00-17:00
    Ostiraletan, 8:00-15:00

    Udako ordutegia:
    Ekainetik irailera, egunero 08:00-15:00
    Abuztuan ez da arreta-zerbitzurik emango.

Aldez aurreko hitzordua

Kontsulta-, tutoretza- eta izapidetze-zerbitzuetarako aurretiko hitzordua eskatzeko, gure webgunearen bidez egin dezakezu, edo telefonoz joan nahi duzun KZgunera deituz.

KZguneetan nabigatzeko ez da aldez aurreko hitzordurik behar.

  • ‘Izapideak: BakQ' edo ‘Izapideak: Metaposta’ kasuan, NAN bera duen erreserba bakarra egin ahal izango da izapide mota bakoitzarentzat.
  • ‘Informazio orokorra' edo ‘Aurrez aurreko tutoretza teknologikoa' bada, gehienez ere 3 hitzordu erreserbatu ahal izango dira NAN bera duten bi gaien artean.

Adostutako egunean eta orduan KZgunera joateko aukera ez baduzu, aldez aurreko hitzordua bertan behera uztea eskertzen dizugu, beste persona batek hitzordua erabili ahal dezan.

Horretarako:

  • Sartu aldez aurreko hitzorduaren baieztapenarekin bidalitako posta elektronikoan.
  • Erreserbaren kodea kopiatu.
  • Itsatsi kodea zita ezeztatzeko weborrian dagoen tartean.

IT Txartela

KZguneak bere lokalak uzten ditu IT Txartelaren probak egiteko, baina ez da ziurtagiriez arduratzen. Horregatik, gomendatzen dizugu IT Txartelarekin jartzea harremanetan, certifications@tecnalia.com helbidera idatzita (ziurtagirien inguruko erreklamazioetarako), 902 702 142 telefonora deituta edo harremanetarako formularioa beteta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu IT Txartelaren webgunea.

KZguneak ez du ematen IT Txartelaren proben edukiarekin lotutako formakuntza espezifikorik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu IT Txartelaren webgunea.

IT Txartelaren ziurtagiriak zure Metapostako postontzian jasoko dituzu. Horretarako, Metapostan alta emanda egon behar duzu, eta IT Txartela igorle gisa gehituta eduki.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu IT Txartelaren webgunea.

Metaposta

Hiru eratara eman dezakezu alta Metapostan:

  • Ziurtagiri digitala: ziurtagiri digital batekin, Metapostaren webgunean, "Nire postontzian sartu" eta ondoren "Ziurtagiri digitalarekin" sakatuta.
  • Aurrez aurre: edozein KZgunetan edo Izenperen herritarrenganako arretarako bulegoetan.
  • Bankua: online bankuaren bidez (Kutxabank, Laboral Kutxa edo Bankoa).

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Metapostaren webgunea.

KZguneak izapideak egiten ditu, baina Metaposta bera arduratzen da tresna hori kudeatzeaz. Hori dela eta, gomendatzen dizugu Metapostarekin harremanetan jartzea, metaposta@metaposta.com helbide elektronikora idatzita edo 943 000 833 telefonora deituta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Metapostaren webgunea.

BakQ

KZguneak, beste zerbitzu batzuen artean, BakQ sinaduraren izapideak egiten ditu. BakQ lortzeko, edozein KZgunetara joan behar duzu, eta honako dokumentazio hau aurkeztu, beteta.

Baldintzak:

  • Nortasun-agiri bat aurkeztea (NAN/AIZ/pasaportea)
  • 16 urte baino gehiago izatea
  • Helbide elektroniko aktibo bat izatea
  • Telefono mugikorra izatea

Izapideak egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu sinadura aktibatzeko jarraibideekin, eta SMS bat pasahitzarekin. Prozesua amaitutakoan, administrazioekin telematikoki harremanetan jarri ahal izango zara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Izenperen webgunea.

KZguneak izapideak egiten ditu, baina Izenpe arduratzen da tresna hori kudeatzeaz. Hori dela eta, gomendatzen dizugu Izenperekin harremanetan jartzea, cau-izenpe@izenpe.eus helbide elektronikora idatzita edo 902 542 542 / 945 01 62 90 telefonora deituta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Izenperen webgunea.