Mugikorrak Lurraren alde
Utz ezazu erabiltzen ez duzun mugikor hori KZguneetako postontzian.
Mugikorrak Lurraren alde ALBOAN GKEren proposamen bat da, “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainari lotua. Ekintza hau telefono mugikorra erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago, eta, erabiltzen ez diren mugikorrak jasota, helburu hauek bete nahi ditu:
Ekintza humanitarioak
Erabiltzen ez diren mugikorrak jasoz lortutako diruarekin, garapen-arloko proiektu humanitarioak egingo dira Kolonbian eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean garatzekoa.
Ingurumena zaintzea
Kanpainan jasotako gailuak berrerabili eta birziklatu egingo dira. Hortaz, ez dute helburu kutsagarririk izango.
Kontsumo arduratsua
Mugikorren bizitza erabilgarria luzatuta, arrazionalizatu egingo da mugikorrak fabrikatzeak duen ingurumen-inpaktua.
Mugikorrak birziklatuz eta berrerabiliz, Kolonbiako eta Kongoko ekialdeko mineralak erauzteko beharra murrizten laguntzen da. Izan ere, mugikor baten osagaien % 90 birziklagarriak dira.
Birziklatze honi esker lortzen diren etekin ekonomikoak gatazka armatuaren ondorioz Kolonbian eta Kongoko ekialdean lekuz aldatuak eta errefuxiatuei laguntzeko proiektuetara bideratuko dira.
Birziklatu dagoeneko erabiltzen ez duzun mugikorra, eta, horrela, ekintza humanitarioko proiektuak babestu, ingurumena zaintzen lagundu eta telefono mugikorren kontsumo arduratsua egingo duzu.
Hauek dira probintzia bakoitzean erabiltzen ez diren mugikorrak biltzeko postontzia duten KZguneak, jarduera-eskariaren ondorioz irekitako zentroak izan ezik. Kontsultatu erabilgarritasuna zure KZgunean.