Zer da?

Mikroenpresa Digitala Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat da, SPRI eta EJIE bidez kudeatua, eta mikroenpresentzako eta autonomoentzako 2 orduko formakuntza-ikastaroak ematen dira informazioaren teknologiei buruz.

Zergatik?

Mikroenpresa Digitalaren helburua da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, enpresen lehiakortasuna sustatzea, eta, hala, Sarean negozio berriak gara daitezen bultzatzea.

Noiz?

Mikroenpresa Digitala hilero planifikatzen da, baina gai askori buruzko ikastaroak ere ematen dira, Behargintza zentroek, elkarteek eta abarrek espresuki eskatuta.