Metaposta
Zure dokumentuak kudeatu, balio legalarekin, mugikor edo ordenagailutik.
Metapostak, doako zerbitzu seguru eta pribatuak, dokumentu elektroniko pertsonalak jasotzeko, sinatzeko, gordetzeko eta legalki zaintzeko aukera ematen du.
Jaso eta gorde agiriak
Metapostarekin, edozein pertsonak bere dokumentuak jaso eta gorde ditzake, hala nola fakturak, nominak, aseguru-polizak, IT-Txartela ziurtagiriak e.a. Dokumentu horiek karpetetan ordenaturik eduki ahal dira edozein momentutan eta edozein lekutik irakurtzeko.
Igo zure agiri propioak
Igo eta gorde zure agiri pertsonal garrantzitsuak, hala nola ziurtagiriak, eskriturak, tituluak, notario-ahalordeak... Elektronikoki sinatu ahal izango dituzu, eta legezko balioa izango dute Administrazioaren aurrean.
Nola hartu alta?
Alta presentziala
Edozein KZgunean identifikazio legal bat aurkeztuz. Hezitzaileen prestasuna bermatzeko, garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea webgunearen bitartez edo joan nahi den KZgunea zentrora deituz.
Ziurtagiri digitala
Metapostaren web gunean, “Sartu postontzira” botoia sakatuz, ziurtagiri digital batekin.
Online bankua
Kutxabank, Laboral Kutxa eta Bankoa entitateen online bankuetatik.