Aldez aurreko hitzordua
Segurtasun-neurri gisa, KZgunera joan aurretik, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, webgunetik edo joan nahi den KZgunera deituta, behar den zerbitzua adierazita.
Hitzordua erreserbatu Zentroak kontsultatuKZgunea ateak irekitzen ari da, babes eta segurtasun neurriak mantenduz eta errespetatuz.
Aldez aurreko hitzordua
Zure zentroan dauden zerbitzuen erabilgarritasuna kontsultatu.
Nire zentroa irekita dago?
Kontsultatu zure erreferentzia-zentroaren egoera gure ‘Zentroak’ atalean.
Zein zerbitzu eskaintzen dira aldez aurreko hitzorduaren bitartez?
- KZgunea zerbitzuaren informazio orokorra (IT Txartela, Lanbide, Alokabide…).
- Izapideak: BakQ, Metaposta...
- Aurrez aurreko tutoretzak.
- Nabigazioa: izapideak, kudeaketa ofizialak… gehienez 20 minutu.
Zein neurri errespetatu behar ditut?
KZgunean gure taldea eta erabiltzaileak seguru egotea nahi dugu, horregatik:
Etorri bakarrik hitzordua baduzu.
Errespetatu gehieneko aforoa.
Maskara derrigorrezkoa da.
Desinfektatu eskuak.
Segurtasun-distantzia mantendu.
Etorri zure boligrafoarekin.
Zure inguruko zentroak itxita daude oraindik? Ez kezkatu, gure urrutiko zerbitzu berriak erabiltzen jarrai dezakezu, baita aurrez-aurreko zein urruneko ikastaroetan izena eman ere.