Nor garen

KZgunea IKTeetan trebatzeko zentroen sare publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak gainbegiratutakoa. Era berean, Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren (ETDE 2025) parte da.

KZgunearen zentroetan egindako jarduera nagusia teknologia berrietan formakuntza ematera bideratzea da. 20 urte baino gehiago daramatzagu euskal herritarrei zerbitzu hau ematen, Udalekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, arrakala digitala murrizteko.

  • 2001-2005

    Hasierako urratsak

    KZgunea 2001ean jaio zen, Euskadi Informazioaren Gizartean 2002-2005 Planaren barruan, xedetzat izanik arrakala digitala gainditzea, hau da, Internet eta teknologia berriak herritar guztien eskura jartzea. Horretarako, EAEko 10 udalerritan KZgunearen 10 zentro irekitzea jarri zen helburutzat, eta, ondoren, helburu hori zabaldu, eta udalerri guztietara hedatu zen.

  • 2007

    KZgunearen 2. belaunaldia

    2005ean 275 zentro zabalik zituela, KZguneak bigarren etapari ekin zion 2007an. e-Administrazioa sustatu eta ekipo informatiko guztiak berritzea zen helburu orduan: 2.600 ekipotik gora.

  • 2011-2013

    Software librearen aldeko apustua

    2011n, software libreari leku handiagoa ematearen aldeko apustua egin, eta KZgunearen zentroetako ekipo guztien sistema operatiboa Ubunturen banaketa batera migratu zen. 2013an amaitu zen prozesu hori.

  • 2014

    Aukera berriak

    KZguneak herritarren premietara egokitzeko formakuntza-modalitate berrien aldeko apustua egiten du. Hala, 2014an, urruneko ikastaroak eta hitzaldiak ematen hasi zen.

  • 2019

    Zurekin lerrokaturik

    KZgunean arrakala digitala gainditzeko lanean jarraitzen dugu. Horretarako, ikastaroak eta hitzaldiak sortzen ditugu, eta aldian-aldian eguneratzen, herritarren nahiak betetzeko. Halaber, lankidetzekin ere jarraitzen dugu: IT Txartela, Mikroenpresa, BakQ...

  • 2020

    Erronka berriak

    COVID-19aren ondorioz, KZgunean normaltasun berrira egokitu behar izan dugu. Horregatik, bideokonferentzia bidezko formakuntza eta zuzeneko hitzaldiak sortu ditugu. Era berean, aurrez aurreko zerbitzu batzuetarako hitzordua jarri dugu.

  • 2021

    Europear estrategia

    KZgunea bat dator Europak bideratutako Next Generation funts europarrak bideratzeko sortutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Espainiako estrategiarekin, pertsona guztiek gaitasun digitalak izango dituzten gizarte digitala lortzeko helburuarekin.

  • 2023

    Egin klik eta aldatu txipa kanpaina

    KZguneak, Next Generation berreskurapen-funtsek finantzatua publizitate masiboko kanpaina bat garatzen du zentroen sarea eta haren formakuntza-eskaintza zabala sustatzeko.

  • Izan zaitez gure etorkizunaren parte!

Zerbitzuak

KZgunean, gure konpromisoa da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak hobeto ezagutu ditzazun laguntzea. Horregatik, formakuntza da gure zerbitzuen muina. Halaber, entitate kolaboratzaileen zerbitzuetan ere badihardugu: IT Txartela, BakQ eta Metaposta, besteak beste.

Izan gure zerbitzuen berri

Kalitatea

KZguneak kalitatearekiko konpromiso sendoa erakutsi du hasieratik bertatik. Hala, 2002. urtetik, IKTetan gaitzeko zentroen euskal sareak irizpide zehatzak eta arauemaileak erabili ditu bere kudeaketaren kalitatea neurtzeko, eta, gainera, konpromiso horiek urtez urte betetzea lortu du.

Sartu kalitatearen kudeaketara Ikusi gure Zerbitzuen Karta

Zer eskaintzen dizugu?

Aukeratu zure premia teknologikoetara hobekien egokitzen den zentroa eta formakuntza.

Zentroak

Ikastaroak

Formakuntza-orduak

Memoria

Urtero, gure memoria argitaratzen dugu KZgunean, eta lortutako mugarrien berri ematen dugu. Memoria horretan, datu mordo bat kontsultatzeko aukera izango duzu: KZgunearen sarea, formakuntza-modalitateak, kanpo-zerbitzuak, instituzioekin edo udalekin lankidetzak eta herritarrak IKTen erabileran trebatzeko giltzarri diren gainerako itunak.

2023ko memoria

Memorien historia

Urteak igaro ahala, eta lehendabiziko helburuak eraginkortasun handiz betez joan direla ikusita, proiektuak beste konpromiso batzuk hartu ditu gizartearen erronka berriei erantzuteko. Hurrengo memorietan, urte bakoitzeko jarduerarik esanguratsuenak laburbiltzen direnez, proiektu honen bilakaera grafikoki jasotzen da.