KZguneak kalitatearekiko konpromiso sendoa erakutsi du hasieratik bertatik. Hala, 2002. urtetik, IKTetan gaitzeko zentroen euskal sareak irizpide zehatzak eta arauemaileak erabili ditu bere kudeaketaren kalitatea neurtzeko, eta, gainera, konpromiso horiek urtez urte betetzea lortu du.

ISO 9001:2025 ziurtagiria

Bide honen azken urratsa 2024ean egin da. Izan ere, OCA Globalek berretsi egin dio proiektuari, EJIEren Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren parte den, ISO 9001:2025 kalitate-ziurtagiria. Horrek bermatzen du KZgunearen sistemak kalitate handiko zerbitzua ematen jarraitzen duela.

KZgunearen kasuan, ziurtagiri horrek jarduera hau baloratzen du: prestakuntza zentroen kudeaketa euskadiko herritarrentzako informazio –eta komunikazio –teknologietan.

ISO9001 Ziurtagiria