IT Txartela
Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria.
IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko sistema da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.
Bere gaitasunak egiaztatzeko interesa duen edonork azterketa hauek egiteko aukera izango du; bi helburu dituzte azterketok:
- Herritarrak IKTekin lotutako edukiak ikas ditzaten motibatzea, ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiria emanez.
- Enpresei eta administrazioei bide ematea beren antolakundeko kide direnek edo kide izatea aurreikusten dutenek IKTetan dituzten gaitasunak modu objektiboan ebaluatzeko.