Irekia ataria
Gardentasuna, parte-hartzea, lankidetza.
Irekiaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren jarduerari buruz informazioa ematea, herritarrek modu aktiboan eta irekian parte har dezaten. Horrekin batera, lankidetzarako kanal bat ere bada, interesdunek informazioa eskatzeko edo ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.
Herritarrek hiru arlo bereizitan parte hartu eta jardun dezakete:
- Jaurlaritzaren proposamenak: Jaurlaritzaren sailek herritarren parte-hartzea lortzeko xedez argitaratutako proposamen, lege-aurreproiektu edo ekimenei buruz herritarrek iruzkinak egin edo zalantzak ager ditzaten pentsatua.
- Herritarren eskaerak: erabiltzaileek eskaerak egiteko aukera dute, Eusko Jaurlaritzak lantzen dituen gaien inguruan.
- Albisteak: kanala egunero elikatzen da, Eusko Jaurlaritzarekin lotutako albisteekin. Herritarrek parte hartzeko aukera dute, iruzkinak eginez eta iritziak emanez.
Bestalde, Jaurlaritzaren jardun guztia sare sozialen bidez zabal daiteke, hortxe sortzen baitira bizien, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren jardunaren inguruko iritziak eta komentarioak.