Google Calendar Googlek garatutako agenda eta egutegi elektronikoa da.Gmaileko kontaktuekin sinkronizatzeko aukera ematen du, gertaeretara gonbidatu eta gertaerak haiekin partekatzeko.Ikastaro honetan, funtzio garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko ditugu: gertaerak gehitu, egutegia bistaratzeko moduak ikusi, beste egutegi batzuk sortu, gure gertaeretako gonbidapenak beste batzuei bidali eta egutegi bat partekatu eta ezabatu, besteak beste.

Zein da helburua?

  • Google Calendar zer den ezagutu eta dituen aukera guztiak ikasi.
  • Egutegiak eta ekitaldiak sortzen eta kudeatzen ikasi bakoitzaren informazioa zehaztuz.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.

Ikastaroaren laburpena

Google Calendar
Gai honetan, Google Calendar, gure agenda antolatzeko egutegiak erabiltzeko aukera ematen digun Googleren doako zerbitzua, zer den ikusiko dugu.Aplikazioak eskaintzen dituen funtzio nagusietako batzuk ezagutuko ditugu.Gure egutegira nola sartu ikasi eta eskaintzen digun interfazea ikusiko dugu.Gainera, gure Google Calendar konfiguratzen ere ikasiko dugu.
Google Calendarrekin lan egitea
Gai honetan, pausoz pauso ikasiko dugu gertaerak sortzen.Gertaeren datuak nola osatu ikusiko dugu, hala nola data, ordutegia, errepikapena, kokapena, eta abar. Dagoeneko sortuta dagoen gertaera baten datuak nola aldatu ikasiko dugu, baita gertaerak ezabatzen eta bikoizten ere, datuetako batzuk aldatuz.
Egutegiak administratzea
Gai honetan, urratsez urrats ikasiko dugu gure Google Calendarrera nola gehitu egutegi berri bat. Gainera, egutegiari izena eta deskribapena jarriko dizkiogu.Egutegi bat erakusten edo ezkutatzen ikasiko dugu.Egutegi bat behin betikoz ezabatzen ere ikasiko dugu.
Egutegia partekatzea
Oraingoan, gure egutegiko gonbidapenak beste batzuei bidaltzen ikasiko dugu.Gonbidatuei zer baimen eman, eta gertaera horrekin lotuta zer egin dezaketen erabakiko dugu.Baimenak kontuan hartuta, egutegi bat nola parteka dezakegun ere ikasiko dugu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    2 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/09/23
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.