Canva diseinu grafikoko tresna bat da, eta diseinu profesional ugari sortzeko aukera ematen digu, ezagutza tekniko aurreratuen beharrik gabe. Haren interfazea oso erraza eta intuitiboa da; bertan, hutsetik diseina dezakegu, edo doako txantiloiak erabili. Diseinuak deskargatzeko eta partekatzeko aukera ematen du, gure sormena adierazteko.
Zein da helburua?
- Canva web aplikazioarekin diseinatzen ikasi.
- Diseinuak sortu txantilioiak erabiliz eyta pertsonalizatzen ikasi.
- Ezagutu aplikazioak eskaintzen diuen aukera ezberdinak.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.
Gomendagarria da mikrofonoa eta kamara izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- Canva
- Atal honetan ikasiko dugu zer den Canva eta zer aukera ematen dizkigun diseinuaren munduan hasteko, ezagutzarik izan beharrik gabe; ikusiko dugu nola erregistratu, eta haren ingurunea ezagutuko dugu. Gure kontua konfiguratzen ere ikasiko dugu.
- Diseinatzen hasi
- Gai honetan, aurrez diseinatutako txantiloiak erabiliz Canvan diseinu bat nola sortu ikusiko dugu, tresnak eta aukerak erabiltzen ikasiko dugu, eta ikusiko dugu nola txerta ditzakegun hainbat elementu, hala nola formak, testuak, argazkiak, grafikoak, atzeko planoak, etab. Elementuetarako esteka bat txertatzen ere ikasiko dugu.
- Beste aukera batzuk
- Gai honetan, diseinuak amaitu ondoren Canvak eskaintzen dituen aukerak ikasiko ditugu, eta ikusiko dugu zer formatu erabil ditzakegun deskargatzeko. Gure diseinuak posta elektronikoz edo esteka baten bidez nola parteka ditzakegun ikusiko dugu, eta diseinuak partekatzeari nola utzi ere ikasiko dugu.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 5.3 Teknologia digitalaren erabilera sortzailea
- Tresna eta teknologia digitalak erabiltzea eduki, prozesu eta produktu berritzaileak sortzeko. Banakako eta taldeko parte-hartzea prozesu kognitiboetan, ingurune digitaletan arazo kontzeptualak eta egoera nahasgarriak ulertzeko eta konpontzeko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Irudia eta bideoa -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
10 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2025/10/02
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.