Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek aukera berriak ematen dizkiete pertsonei informazioa bilatzeko, harreman sozialetarako, online jolasteko, etab. Ikastaro honetan gazteenek dituzten arriskuak ikusiko ditugu, erabilera-gomendio batzuk emango ditugu eta gatazka batean egonez gero nola jokatu ikusiko dugu. Azkenik, guraso-kontroleko doako aplikazio batzuk ere erakutsiko ditugu.

Zein da helburua?

  • Nerabeen mugikorraren gehiegizko erabileraren ondorio kaltegarriak eta arriskuak ezagutu.
  • Gomendioak eta gurasoen kontrolerako aplikazioak ikusi.

Betekizunak

  • Android gailu baten, ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Android gailu bat izatea.

Ikastaroaren laburpena

Teknologiak
Gai honetan gazteenei buruz hitz egingo dugu, eta nola hazi diren teknologia digitalarekin, Internet bidez nola elkar ezagutzen duten, harremanak izaten dituzten, ondo pasatzen duten, entretenitzen diren, informatzen diren, ikasten duten eta jolasten duten. Ikusiko dugu nola aldatu diren gizarte-harremanak, eta ikusiko dugu zergatik nahi duten adingabeek mugikorra izatea.
Hezkuntza eta segurtasuna
Internet oso tresna indartsua da; beraz, gai honetan, haren erabileraren abantaila eta desabantailetako batzuk ezagutuko ditugu. Sare sozialetan eta Interneten dauden arriskuak ikusiko ditugu. Guraso-bitartekotzaz hitz egingo dugu, helduei aholku batzuk emango dizkiegu eta gatazka batean egonez gero zer egin azalduko dugu.
Guraso-kontrola
Gai honetan, guraso-kontroleko aplikazioak ezagutuko ditugu, zer diren eta zertarako balio duten, eta haien funtzio nagusiak zein diren ikusiko dugu, hala nola aplikazioak eta webguneak blokeatzea, geolokalizazioa denbora errealean, gainbegiratzea, erabilera-denbora mugatzea... Funtzio nagusiak doakoak dituzten zenbait aplikazio aipatuko ditugu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza
  • 'Segurtasuna' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Segurtasuna
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/01/08
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.