Gaur egun, lan-merkatu konplexua duen gizarte batean bizi gara, eta langabezia da aurre egin behar diogun erronkarik handienetako bat, baina, era berean, gizarte globala eta konektatua da, lan-eskaintzarekin lotutako informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen diguna. Ikastaro honetan, Interneti eta teknologia berriei esker egin ditzakegun tresnak, baliabideak eta ekintzak erakusten dira, enplegu-bilaketa emankorragoa egiteko aukera eskainiko digutenak.

Zein da helburua?

  • Edozein informazio bilatzea bilatzaileen bidez.
  • Online komunikazio-tresnak ezagutzea, bai sinkronoak bai asinkronoak.
  • Modu eraginkorrean komunikatzea posta elektronikoaren bidez.
  • Modu eraginkorrean komunikatzea bideodeien bidez.
  • Edukia argitaratzea sare sozialetan.
  • Netiketa arauak ezagutzea sareko gune ezberdinetan.
  • Online kudeaketak burutzea, hala nola hitzordu mediko bat eskatzea edo administrazio-izapideak egitea.
  • Online lankidetza-tresna ezberdinak ezagutzea.
  • Edukiak formatu ezberdinetan sortzeko egokiak diren tresnak identifikatzea.
  • Diseinu bat sortzea multimedia tresnak erabiliz, hala nola Canva.
  • Teknologia digitalak erabiltzean mehatxu eta arrisku ohikoenak identifikatzea.
  • Geure burua eta besteak babestea teknologia digitalak erabiltzean.
  • Ekipamendu eta gailu teknologikoen oinarrizko mantentze tekniko bat burutzea.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

Mugatu sareko bilaketak
Gai honetan, bilaketa arrakastatsua egiteko aholku batzuk ematen dira, une bakoitzerako bilatzaile egokia erabiliz (kasu honetan, enplegu-bilatzaileak) eta emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen duten irizpide aurreratuak aplikatuz. Gainera, webgune jakin bat fidagarria den eta lasai kontsulta daitekeen jakiteko gako batzuk aurkezten dira.
Antolatu online-harremanak
Gai honetan online komunikaziorako tresnak jorratzen dira, posta elektronikoak eskaintzen dituen aukerei arreta berezia eskainiz, posta elektronikoak irakurtzeaz edo erantzuteaz haratago: kontaktuak, konfigurazioa, programazioa, etab.; eta bideo-deiak, baita tresna horiek lana bilatzeko prozesuan zehar duten erabilgarritasuna ere.
Atera etekina Interneti eta sare sozialei
Gai honetan, dauden sare-motak aztertzen dira, helburuaren arabera, eta lana bilatzeko Facebook eta LinkedIn-en erabilera espezifikoa erakusten da. Gainera, Interneten beste erabilera batzuk erakusten dira, sare sozialetatik haratago: izapideak egitea, prestakuntza, lan-bizitzaren kontsulta, aisialdiko jarduerak, herritarren parte-hartzea, etab.
Ikasi nola jokatu
Gai honetan, Sareko portaera-arauak aurkezten dira: netiketa; eta elkarri eragiten dioten bitarteko espezifikoen arabera egiten da: txata, foroa, posta, sare sozialak etab.
Aritu elkarlanean eta partekatu ezagutza!
Gai honetan, lan-ingurunean eta gure eguneroko antolaketarako erabilgarriak diren elkarlanerako hainbat tresna (hodei-biltegiratzea, lineako editoreak, biltegiak, wikiak, etab.) eta kudeaketa-tresna (egutegi partekatuak, proiektuen kudeatzaileak, urruneko kontroleko aplikazioak) aurkezten dira. Gainera, tresna horietako baten bidez edukiak beste pertsona batzuekin nola partekatu erakusten da.
Sortu eta editatu multimedia edukia
Gai honetan hainbat motatako fitxategiak (multimedia, irudiak, podcast, bideoak, aurkezpenak, etab.) sortzeko tresnen zerrenda bat aurkezten da, eta gaur egun zabalduenetako bat nola erabili erakusten da: Canva. Gainera, webguneko irudiak lizentzia kontuan hartuta nola erabili edo irudi propioak nola sortu irakasten da, baita baliabideak behar bezala nola antolatu ere (izena, kokapena, etab.).
Sahiestu sareko arriskuak
Gai honetan, Sarean ohikoenak diren mehatxuak eta erasoak deskribatzen dira, bai eta nola ekidin ere, gure gailuak segurtasunez erabiltzeko. Gainera, teknologiaren erabilera horrek gure osasunerako dakartzan arriskuak erakusten ditu.
Zaindu gailua
Gai honetan, gure gailuen mantentze egokia nola egin erakusten da, arazoak saihesteko eta funtzionamendua egokia izan dadin. Horrez gain, erabilerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak nola murriztu ere erakusten da, kaltegarria izan baitaiteke ingurumenarentzat.
Jarraitu ikasten
Gai honetan, ikastaroan zehar landutako edukiaren laburpen eskematizatua eskaintzen da, eta formakuntzarekin jarraitzeko eskuragarri dauden laguntza-materialen sarrera egiten da.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Egin zaitez ikusgarri lan-munduan gaitasun digitalen bidez
  • 'Laguntza-ikastaroak' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Laguntza-ikastaroak
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    10 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2023/05/30
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.