Ikastaro honetan gailu mugikorrean, berdin du telefono batean edo tableta batean, bizitza errazteko buru ditzakegun oinarrizko ekintzak erakusten dira. Ordenagailurik gabe Internetera sartzea, fakturan koste gehigarriak izan gabe kontaktuekin harremanetan jartzea, edukia sortzea, edozein lekutik online izapideak (hala nola hitzordu medikoa eskatzea) burutzea... Hori guztia nola egin ikusiko duzu, beti ere segurtasuna kontuan hartuz. Gainera, arazo tekniko ohikoenetako batzuk konpontzen ikasiko duzu.

Zein da helburua?

  • Interneterako sarbidea duen sare batera konektatzea.
  • Edozein informazio bilatzea bilatzaileen bidez.
  • Webgune batetik eratorritako informazioa gordetzea.
  • Online komunikazio-tresnak ezagutzea, bai sinkronoak bai asinkronoak.
  • Modu eraginkorrean komunikatzea posta elektronikoaren bidez.
  • Mezularitza-aplikazioak erabiltzea komunikazio eraginkorra izateko.
  • Edukia argitaratzea sare sozialetan.
  • Netiketaren arauak ezagutzea.
  • Online kudeaketak burutzea, hala nola hitzordu mediko bat eskatzea edo erosketak egitea.
  • Gizartean modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen duten aplikazioak ezagutzea.
  • Dokumentu bat sortzea Google Suite erabiliz.
  • Fitxategiak partekatzea telefono adimendun bat erabiliz.
  • Geure burua eta besteak babestea teknologia digitalak erabiltzean.
  • Arazo tekniko ohikoenak konpontzea.

Betekizunak

  • Gailu mugikor bat izatea, ahal dela Android
  • Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipen egokia egiteko

Ikastaroaren laburpena

Lortu Interneterako sarbidea gailu mugikorretik!
Gai honetan gailu mugikor batetik Internetera nola konektatu azaltzen da, nabigatzaile mugikorren funtzionamenduaz gain. Gailu horietan bilaketak nola egin eta interesatzen zaigun informazioa gure gailuan nola gorde erakusten da, betiere egile-eskubideak errespetatuz.
Hitz egin kontaktuekin faktura goratu gabe
Gai honetan deskribatzen da nola hitz egin gailu mugikor batetik Internet erabiliz, posta elektronikoaren, berehalako mezularitzako aplikazioen edo sare sozialen bidez. Aplikazio bakoitza nola deskargatu eta erabili erakusten du, baita behar bezala komunikatzeko (netiketa) eta gure identitate digitala eraikitzeko gomendio batzuk ere
Egin itzazu online kudeaketak gailu mugikorretik
Gai honetan, gure gailu mugikorra edozein lekutatik eta edozein unetan erabiliz egin daitezkeen kudeaketa batzuk aurkezten dira, Interneterako konexioa izanda soilik: erosketak egitea, banku-kudeaketak, hegazkin-txartela erostea, etab., eta herritarrek parte hartzeko dituzten aukerak. Kudeaketa bakoitzerako aplikazio espezifiko batzuk zerrendatzen dira, eta zehatz-mehatz azaltzen da nola eskatu hitzordu mediko bat Osakidetza aplikazioarekin.
Sor itzazu edukiak edonon
Gai honetan, gure gailu mugikorrarekin sor ditzakegun eduki motak erakusten dira, eta horietako batzuk sortzeko urratsak azaltzen dira: irudiak eta dokumentu ofimatikoak; eta Internet edo Bluetooth erabiliz horiek nola partekatu.
Babestu gailua
Gai honetan, gure gailu mugikorrak erasoetatik eta software maltzurretik babesteko aholku batzuk aurkezten dira, dauden arriskuak murrizteko.
Babestu zeure burua eta ingurumena
Gai honetan, gailu mugukorrak erabiltzearen ondorioz gure osasunean eta gure ingurunean eragina izan dezaketen arriskuak aurkezten dira, eta horiei aurrea hartzeko aholku batzuk ematen dizkigu.
Arazorik al duzu gailuarekin? Ikas ezazu horiek konpontzen
Gai honetan, teknologiak erabiltzean izan ditzakegun arazo tekniko batzuk aurkezten dira, eta horientzako irtenbide posible batzuk adierazten dira, modu eraginkor eta arinean erabiltzen jarraitzeko aukera ematen digutenak.
Jarraitu ikasten
Gai honetan, ikastaroan zehar landutako edukiaren laburpen eskematizatua eskaintzen da, eta formakuntzarekin jarraitzeko eskuragarri dauden laguntza-materialen sarrera egiten da.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Gaitasun digitalak smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako
  • 'Laguntza-ikastaroak' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Laguntza-ikastaroak
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    10 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2023/03/01
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.