Ikastaro honetan bizitza errazteko Interneten buru daitezkeen oinarrizko ekintzak erakusten dira. Bilaketa eraginkor eta fidagarria egiteko modua eta dauden komunikazio-tresnak ikusiko dituzu; posta elektronikoa erabiltzen eta online izapideak egiten, hala nola erosketak egitea edo hitzordu mediko bat eskatzea ikasiko duzu, baita mota ezberdineko edukiak sortzen ere; guzti hori segurtasuna beti kontuan hartuz. Gainera, arazo tekniko ohikoenetako batzuk konpontzen ikasiko duzu.

Zein da helburua?

  • Edozein informazio bilatzea bilatzaileen bidez.
  • Webgune bat fidagarria den edo ez egiaztatzea.
  • Webgune batetik eratorritako informazioa gordetzea.
  • Online komunikazio-tresnak ezagutzea, bai sinkronoak bai asinkronoak.
  • Modu eraginkorrean komunikatzea posta elektronikoaren bidez.
  • Edukia argitaratzea sare sozialetan.
  • Netiketa arauak zeintzuk diren eta nortasun digitala modu egokian kudeatzeko dauden tresnak ezagutzea.
  • Online kudeaketak burutzea, hala nola hitzordu mediko bat eskatzea edo erosketak egitea.
  • Dokumentu bat sortzea LibreOffice erabiliz.
  • Irudi bat oinarrizko moduan editatzea.
  • Geure burua eta besteak babestea teknologia digitalak erabiltzean.
  • Arazo tekniko ohikoenak konpontzea.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

Behar duzun guztia Interneten al dago?
Gai honetan Internetek eskaintzen dizkigun aukerak azaltzen dira, erosketak egitetik hasi eta denbora kontsultatu edo kontsulta mediko batera joan arte, eta prozesua eraginkorra eta segurua izateko jarraitu beharreko urratsak deskribatzen dira, baita interesatzen zaigun informazioa gordetzeko prozedura ere.
Jarri harremanetan Interneten!
Gai honetan, eskuragarri dauden online komunikazio-tresnak erakusten dira, sinkronoak zein asinkronoak, posta elektronikoaren erabileran sakonduz, eta hainbat aholku ematen dira identitate digitala kudeatzen eta sarean (netiketa) erabiltzen jakiteko.
Egin kudeaketak eta izapideak online
Gai honek banku, denda eta abarretan eguneroko izapideak egitean sortzen diren eragozpenak azaltzen ditu, baita Interneti esker arazo horiek nola saihestu ditzakegun ere. Gainera, izapide horietako batzuk egiteko prozesua erakusten da: medikuaren hitzorduak eskatzea eta erosketak online egitea.
Sortu eta partekatu eduki digitalak
Gai honetan, teknologia digitalak erabiliz edukiak nola sortu aztertzen da, eta hainbat eduki mota nola sortu eta editatu erakusten da, zehazki ofimatikako dokumentuak eta irudiak, baita hodeian multimedia-edukiak sortzeko aplikazioen adibide batzuk ere. Eduki horiek sare sozialetan partekatzeko modua ere azaltzen da, betiere egile-eskubideak kontuan hartuta.
Kontuz! Ikas ezazu nola babestu zure burua
Gai honetan, sarean aurki ditzakegun arriskuak eta mehatxuak azaltzen dira: buloak, gure pribatutasunaren aurkako erasoak, xantaiak, etab., eta horietatik babesteko aholku batzuk ematen dizkigu, baita lagungarri izan dakizkigukeen aplikazio informatiko batzuk ere. Era berean, gure osasuna eta ingurunea babesteko gomendioak ematen dizkigu, teknologiak egoki erabiliz.
Saihets eta konpon itzazu arazoak gailuarekin
Gai honetan, teknologiak erabiltzean izan ditzakegun arazo tekniko batzuk aurkezten dira, eta horientzako irtenbide posible batzuk adierazten dira, modu eraginkor eta arinean erabiltzen jarraitzeko aukera ematen digutenak.
Jarraitu ikasten
Gai honetan, ikastaroan zehar landutako edukiaren laburpen eskematizatua eskaintzen da, eta formakuntzarekin jarraitzeko eskuragarri dauden laguntza-materialen sarrera egiten da.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Gaitasun digitalak PC eta Interneteko oinarrizko erabilerarako
  • 'Laguntza-ikastaroak' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Laguntza-ikastaroak
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    10 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2023/03/01
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.