Ezagutu Googleren Aurkezpenak, lainoan aurkezpenak sortu, editatu eta partekatzeko zerbitzua da. Google kontu bat izatea beharrezkoa da.
Zein da helburua?
- Google aurkezpenak zer diren ezagutu.
- Aurkezpenak sortzen, editatzen eta partekatzen ikastea.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran ezagutzak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagrria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Zer dira Googleren aurkezpenak?
- Sarrera.
- 2. GAIA. Sortu aurkezpen bat
- Ingurunearen deskribapena, diapositibak sortu, txertatu, ezabatu, gorde eta deskargatu.
- 3. GAIA. Gehitu trantsizioa eta soinua
- Diapositibei trantsizioak, efektuak eta soinua gehitzeko jarraitu beharreko urratsak.
- 4. GAIA. Aurkezpena partekatzea eta inprimatzea
- Aurkezpena partekatzeko eta inprimatzeko eman beharreko pausoak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Ofimatika -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2021/07/16
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.