Ezagutu Google kalkulu-orriak, eta egiaztatu zer erraza eta erosoa den aurrekontuak sortzea, grafikoak eta eragiketa matematikoak egitea... programa honi esker.

Zein da helburua?

  • Datuak sartzen eta oinarrizko eragiketak egiten ikastea.
  • Kalkulu-orri erraz bat erabiltzen ikastea..

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
  • Android gailu bat izatea.
  • Gomendagrria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Zer dira Googleren kalkulu-orriak?
Gai honetan ikusiko dugu zer behar dugun programa hau erabiltzeko, interfazearen ikuspegi orokorrarekin batera.
2. GAIA. Lehen urratsak
Ikasgai honetan aurrekontu baten adibide txiki batekin hasiko gara eta horrela kalkulu-orrien erabilera ikasten joango gara.
3. GAIA. Kalkulu-orri bati jarraituz
Kapitulu honetan ikusiko dugu nola heldu lan bati, kalkulu-orrietan egin ditzakegun ekintza ohikoenekin batera.
4. GAIA. Grafikoak, partekatu eta deskargatu
Kapitulu honetan, grafiko bat sartuko dugu gure aurrekontuan, gure kalkulu-orrietan nola parteka eta lagun dezakegun ikusiko dugu, eta gure aurrekontua hainbat formatutan deskargatzen ikasiko dugu...

Estekak eta dokumentazioa

Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak
  • 'Ofimatika' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Ofimatika
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Edukiaren eguneratze-data

    2021/07/19

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.