BakQ ziurtagiria edozein gailutan erabil dezakegun identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema bat da, inolako instalaziorik behar izan gabe. BakQ-i bidez, online egin ahal izango ditugu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango ditugu.
Zein da helburua?
- BaKQ ziurtagiria lortzeko hitzordua eskatzen ikastea.
- Gure smartphonean BaKQ ziurtagiriaren erabilera eta aukerak ikastea.
- Gure PCan BaKQ ziurtagiriaren erabilera eta aukerak ikastea.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- BakQ identifikazioa eskura izatea.
Kontsultatu hemen nola lortu BakQ.
Ikastaroaren laburpena
- Lortu BaKQ
- Zita bat erreserbatu, kontsultatu edo eskatutakoak bertan behera utz ditzakezu. Identifikatzeko erabili OTI-ren zenbakia (osasun txartel indibiduala) eta zure jaioteguna, edo osasun txartel elekronikoa.
- BaKQ gure mugikorrean
- Izenpe Mobile gure gailu mugikorrean instala dezakegun aplikazio ofiziala da, gure smartphonea identifikazio elektroniko segururako bitarteko gisa erabiltzeko aukera ematen diguna. Horren bidez, Izenperen biltegi zentralizatu batean dagoen BakQ nortasun digitalera sartuko gara.
- BaKQ gure ordenagailuan
- Gure ordenagailuan, edozein sistema eragilerekin eta ezer instalatu beharrik gabe, BakQ ziurtagiria erabiliz, administrazio publikoetako zerbitzuetan online kontsultatu eta izapidetu dezakegu, eta izapide elektronikoak egin.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
e-Administrazioa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
2 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2023/01/27
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.