Ezagutu sarean topa ditzakezun askotariko mehatxu eta arrisku motak, malwarea eta iruzurrak prebenitzeko hainbat gomendio aplikatuta. Ezagutu zure gailuak seguru mantentzeko tresnak eta teknikak, eta ikasi zer pribatutasun-eskubide dituzun sarean, Interneten seguru eta lasai nabigatzeko.

Zein da helburua?

  • Ezagutu sareko mehatxuak eta arriskuak.
  • Ikasi malwarea eta engainuak saihesteko segurtasun aholkuak.
  • Ezagutu hainbat pribatutasun eskubideak sarean.

Betekizunak

  • Android gailu baten, ordenagailuaren eta Internet erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Android gailu bat izatea.
  • Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Beharrezkoa de mikrofonoa izatea ikastaroan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Sareko mehatxuak
Sarean topa ditzakezun askotariko mehatxuak eta arriskuak ezagutuko dituzu gai honetan zehar, hala nola hainbat motatako malwareak, phishinga, ziberjazarpena... Era berean, zure ekipoetan erasoak eta infekzioak nola hauteman ditzakezun ikasiko duzu, eta arazo horiek saihesteko gomendio txiki batzuk eta horiek konpontzeko tresnak izango dituzu eskura.
Segurtasun gomendioak
Malwarea eta sareko iruzurrak prebenitzeko hainbat segurtasun-gomendio ikasiko dituzu gai honetan zehar. Arazo posibleak nola hauteman, horiei nola aurre egin eta modu praktikoan eta errazean nola konpondu ikasiko duzu.
Segurtasun-tresnak eta -neurriak
Gai honetan, zure gailuak babesten lagunduko dizuten hainbat segurtasun-tresna ezagutuko dituzu; tresna horiek non eskuratu, nola instalatu eta eraginkortasunez erabiltzen ikasiko duzu, Interneten nabigatzen duzun bitartean seguru egoteko.
Sareko pribatutasuna
Gai honetan, Sareko pribatutasun-eskubideak, guztionak, eta bete beharreko betebeharrak ikasiko dituzu; hori guztia indarrean dagoen legeria betez: DBLOa. Halaber, sare sozialak erabiltzean dauden arriskuak aztertuko ditugu, baita sare horien pribatutasunari eusteko eta haien erabilera segurua egiteko segurtasun-gomendio batzuk ere.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
  • 'Segurtasuna' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Segurtasuna
  • Ikastaro mota

    Bideokonferentzia
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/10/24
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure bideokonferentzia bidezko ikastaroak

Lekua

Zure etxeko erosotasunetik bideokonferentzia bidez emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.