LibreOffice bulegotika-pakete libreko eta kode irekiko softwarea da, eta The Document Foundation erakundeak garatu du. Tresna hori plataforma anitzekoa da, egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke, eta hizkuntza-aukera zabala du. Ikastaro honetan, datu-base bat sortzen ikasiko dugu, eta ikusiko dugu nola sortu inprimakiak, nola egin kontsultak eta nola prestatu txostenak.

Zein da helburua?

  • Datu-baseetan hastea.
  • Datu-base erraz bat sortzea.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.

Gomendagarria da mikrofonoa eta kamara izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Datu-baseak
Gai honetan, bulegotika-paketea nola deskargatu azalduko dugu, eta LibreOffice Base-ren ingurunea ezagutuko dugu. Oinarrizko kontzeptuei buruz hitz egingo dugu, eta datu-base bat sortzeko lehen urratsak emango ditugu. Gure lehenengo taulak sortu eta datuak txertatzen hasiko gara.
Taulak
Gai honetan, taulen artean ezar ditzakegun erlazio motak ikusiko ditugu. Gure datu-baseko taulak erlazionatzen eta taulei erregistroak gehitzen ikasiko dugu. Taulak nola kopiatu, editatu eta ezabatu ere ikusiko dugu.
Inprimakiak
Gai honetan, inprimakiak zer diren jakingo dugu, eta inprimakiak sortzen ikasiko dugu, gure datu-basean erregistroak gehitzea errazagoa izan dadin. Ikusiko dugu nola editatu sortutako inprimakiak eta nola aldatu formatua. Erregistro berriak gehitzen jarraituko dugu.
Kontsultak eta txostenak
Gai honetan, kontsultak eta txostenak zer diren ikusiko dugu. Ikusiko dugu kontsultak nola sortu, kontsultarako morroia erabiliz , bai eta diseinu-ikuspegian ere. Txosten berriak sortzen ikasiko dugu, bai taulak bai kontsultak erabiliz.
Ebaluazio ariketak.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

LibreOffice Base. Datu-baseen hastapenak
  • 'Ofimatika' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Ofimatika
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/06/11
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.