Ikastaro honetan ikasiko duzu Tik Tok nola eta nondik deskarga dezakezun zure gailuetan; nola erregistratu eta nola hasi aplikazioa erabiltzen, bideoak sortuz eta editatuz, sare sozial hau erabiltzen hasteko oso erabilgarriak egingo zaizkizun beste funtzionalitate askorekin batera.

Zein da helburua?

  • TikTok-en kontu bat sortu.
  • Gailu Android batean TikTok kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
  • Pribatutasuna lasterbideak kudeatu.

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Android gailu bat izatea.
  • Gomendagarria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

TikTok
Gai honetan zehar, modan dagoen sare sozial honek zertan datzan eta bertan zer egin daitekeen ikasiko duzu, sare sozial honek egun duen irismena hobeto ezagutzeko deskribapen eta estatistika txikiekin batera, hala, hobeto ezagutu eta testuinguruan jartzeko.
Deskarga eta erregistroa
Gai honetan zehar ikasiko duzu aplikazioa Google Playtik zure gailuetara deskargatzen eta instalatzen, eta praktikatu egingo duzu. Halaber, helbide elektroniko batekin erregistratzen eta aplikazioa erabiltzeko lehen urratsak egiten ikasiko duzu.
TikTok nola erabili
Aplikazioa instalatu eta zuren gailuan konfiguratu ostean, gai honetan TikTokek eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu eta ikasiko dituzu. Nola partekatu eta pertsonak nola bilatu ikasiko duzu, iragazkiak eta bideo-editorea nola erabili zure muntaketak ezin hobeto ikusteko, eta aplikazioa erraztasunez erabiltzeko trikimailu txikiak eta aholkuak.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

TikTok. Ikasi sare sozial hau
  • 'Sare sozialak' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Sare sozialak
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    2 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/05/20
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.