APPak gailu mugikorretan instalatzen ditugun programa txikiak dira, zenbait eginkizun erraztu diezazkiguten, gure hiriko garraio publikoko lineak eta ordutegia ezagutzea, besteak beste. Erosoak, erabiltzeko errazak, eta doakoak dira. Beste garraio publikoko aplikazio batzuk nola instalatu eta erabili ikusiko dugu, oso erabilgarriak izango direnak.

Zein da helburua?

  • Garraio-aplikazioak ezagutzea.
  • Garraio-aplikazioak kudeatzeko gaitasuna lortzea.
  • Zure ibilbideak garraio-aplikazioetan planifikatzen ikastea.

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Android gailu bat izatea.
  • Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

Zer dira APPak?
Aplikazioak gure smartphoneetan instalatzen ditugun programa txikiak dira, eta zenbait lan egiteko aukera ematen digute. Instalatu dezakegun aplikazio mota bat garraioa bilatzen laguntzeko aplikazioak dira.
BARIK, MUGI eta BAT
Barik, Mugi eta Bat Euskadiko garraio publikoko hiru txartelak dira, bakoitza lurralde baterako: Barik Bizkaian, Mugi Gipuzkoan eta Bat Araban. Hiru lurralde historikoetako garraiobide publikoetan erabil daitezke.
MovEuskadi
Moveuskadiko aplikazioak eta webguneak Euskadin barrena mugitzen lagunduko diguten ibilbideen planifikatzaile gisa funtzionatzen dute. Bere helburu nagusia garraio publikoaren erabilera erraztea da, operadore ezberdinen informazioa integratuz.
Trafikoko APPa
Trafikoko APPa nola instalatu eta konfiguratu ikasiko dugu gai honetan. Aplikazio horrek gure joan-etorrietan lagunduko digu, bai errepideen egoera jakiteko, bai ordezko bideak eta intereseko lekuak zein izan daitezkeen jakiteko.
Moovit
Gai honetan zehar Moovit aplikazioari buruz ikasiko dugu. Aplikazioa doakoa da, eta oso erabilgarria da maiz mugitzen bagara; izan ere, ia mundu osorako balio du, herrialde askotako garraio publikoekin duen bateragarritasuna dela eta.
APP orokorrak
Gai honetan zehar, geografia osoan erabil ditzakegun garraio publikoko aplikazioak ikusiko ditugu, instalatzen eta konfiguratzen ikasiko dugu, modu errazean eta klik pare batekin bidaiatu ahal izateko.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Garraio publikoa zure smartphonean
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/09/23
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.