Ezagutu sarean topa ditzakezun askotariko mehatxu eta arrisku motak, malwarea eta iruzurrak prebenitzeko hainbat gomendio aplikatuta. Ezagutu zure gailuak seguru mantentzeko tresnak eta teknikak, eta ikasi zer pribatutasun-eskubide dituzun sarean, Interneten seguru eta lasai nabigatzeko.
Zein da helburua?
- Ezagutu zibersegurtasuna eta sarean dauden arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak.
- Gure gailuak babesten ikasi.
- Gure pribatutasuna sarean babesten ikasi.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.
Gomendagarria da mikrofonoa eta kamara izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- Mehatxuak eta gomendioak
- Gai honetan, Sarean aurki ditzakegun mehatxuak eta arriskuak, malware motak eta horiek nola prebenitu ikasiko dugu. Gure ekipoetan erasoak eta infekzioak nola detektatu ikasiko dugu. Sarean segurtasun eta iruzur gomendio batzuk ikusiko ditugu.
- Gezurrak eta albiste faltsuak
- Gai honetan, albiste faltsuak edo gezurrak zer diren ikusiko dugu. Gezurrezko albisteek zer ondorio dakarten ikusiko dugu. Identifikatzeko garaian kontuan izan beharreko puntuak zein diren ikasiko dugu. Gainera, gezurrezko edukiaren berri nola eman dezakegun ere ikasiko dugu.
- Segurtasun-tresnak eta -neurriak
- Gai honetan, gure gailuak babesten lagunduko diguten hainbat segurtasun-tresna ezagutuko ditugu; tresna horiek non eskuratu, nola instalatu eta eraginkortasunez erabiltzen ikasiko dugu, Interneten nabigatzen dugun bitartean seguru egoteko.
- Sareko pribatutasuna
- Gai honetan, Sareko pribatutasun-eskubideak, guztionak, eta bete beharreko betebeharrak ikasiko dituzu; hori guztia indarrean dagoen legeria betez: DBLOa. Halaber, sare sozialak erabiltzean dauden arriskuak aztertuko ditugu, baita sare horien pribatutasunari eusteko eta haien erabilera segurua egiteko segurtasun-gomendio batzuk ere.
- Onlineko erosketa seguruagoak
- Gai honetan, erosketa seguruak egiteko webguneak eta plataformak erabiltzeko gomendio batzuk ezagutuko ditugu. Oporretarako etxeen alokairua kontratatzeko orduan gerta daitezkeen iruzurren aurrean zenbait aholku ikusiko ditugu. Salmenta osteko gomendioak eta modu seguruan ordaintzeko metodoak ezagutuko ditugu. Azkenik, iruzur baten biktima bagara zer egin behar dugun ikusiko dugu.
- Ebaluazio ariketak.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.2 Datuak, informazioa eta eduki digitalak ebaluatzea
- Datu, informazio eta eduki digitalen baliabideen fidagarritasuna eta seriotasuna modu kritikoan aztertzea, alderatzea eta ebaluatzea. Bilaketa pertsonaleko datuak, informazioa eta eduki digitalak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta ebaluatzea.
- 4.1 Gailuak babestea
- Gailu eta eduki digitalak babestea, eta ingurune digitaletako arriskuak eta mehatxuak ulertzea. Segurtasun-neurriak ezagutzea eta fidagarritasuna eta pribatutasuna kontuan hartzea.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
- 4.3 Osasuna eta ongizatea babestea
- Teknologia digitalak erabiltzean osasun fisiko eta mentalerako arriskuak saihesteko gaitasunak. Norbera eta beste batzuk ingurune digitalen arriskuetatik babesteko gaitasuna (adibidez: cyber-bullying).
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Segurtasuna -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
20 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2025/06/11




Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.