Internet ezinbesteko tresna da gaur egun: hainbat zeregin egiten ditugu sareankomunikatzeko, informazioa jasotzeko, izapideak egiteko... Horregatik, eta erabiltzenditugun datuen arabera, beharrezkoa da arreta neurriak hartzea, engainuak, birusaketa abar saihesteko. Ikastaro honetan, zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko hurbilketa egingo dugu sarean.
Zein da helburua?
- Ezagutu zibersegurtasuna eta sarean dauden arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak.
- Gure gailuak babesten ikasi.
- Gure pribatutasuna sarean babesten ikasi.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.
Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Sarearen mehatxuak
- Interneten aurkitu ditzakegun mehatxu nagusienak ezagutu, hauen biktima izaten saihesteko.
- 2. GAIA. Nola sahiestu malwarea edo iruzurrak?
- Segurtasun gomendioak malware eta beste iruzurrak saihesteko.
- 3. GAIA Nola babestu zure gailuak?
- Segurtasun tresnak gure gailuak babesteko.
- 4. GAIA Pribatutasuna sarean
- Nire eskubideak sarean eta pribatutasun gomendioak.
- 5. GAIA Interneten erosketa seguruak egiteko gomendioak
- Jarraibideak erosketak seguruak eta partikularren arteko erosketak egiteko.
- Ebaluazio ariketak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Segurtasuna -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
20 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2022/02/03
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.