Argazki-kamera bat eduki nahi duzu eskura beti? Lehen, askotan ez zen posible une garrantzitsuak betirako gordetzea argazki-kamera gainean ez eramateagatik. Gaur egun, ordea, Smartphoneari esker gure poltsikoan eramaten dugu. Zure mugikorreko kamerari ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu? Zer funtzio eskaintzen dituen jakin nahi duzu? Ikas ezazu KZgunearekin une bakoitzerako argazkiak ateratzen.
Zein da helburua?
- Ezagutu kameraren oinarrizko printzipioak eta teknizismoak.
- Ikasi kameraren modu desberdinak erabiltzen.
- Ezagutu trukoak eta aholkuak kamerari etikina ateratzeko
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Ongi etorri Smartphoneko kamerara
- Gailu mugikorren kameraren aurkezpena eta sarbidea.
- 2. GAIA. Oinarrizko printzipioak eta teknizismoak
- Kontuan izan beharreko kontzeptuak kamerak nola funtzionatzen duen jakiteko.
- 3. GAIA. Parametroak
- Parametro garrantzitsuen deskribapena.
- 4. GAIA. Moduak
- Aukeratu une bakoitzari egokitutako modua.
- 5. GAIA. Trukoak eta aholkuak
- Trukoak eta aholkuak Smartphoneko kamerari etikin handiagoa ateratzeko.
- 6. GAIA. Antzeko aukerak
- Antzeko kamera aplikazioak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Irudia eta bideoa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2022/01/25
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.