Ikas ezazu zure negozioaren salmentak eta trafikoa handitzen newsletter-en edo buletinen bidez. Horrela, zure harpidedunekin berehala eta zuzenean konektatuko duzu, zure produktu edota zerbitzuak eskainiz.

Zein da helburua?

  • Zerrendak egin eta hauek segmentatzen ikasi.
  • Zure neurriko kanpaina egiten ikasi.
  • Harpidetza-inprimakiak egiten ikasi.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.

Gomendagarria Skypeko kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. E-mail marketin buruzko sarrera.
Ezagutu zure negozioarentzako marketin e-mailaren ontasunak, modu sinplean eta kostu baxukoak, zure salmentak handitzeko.
2. GAIA. Izena eman.
Inoiz ez zen hain erraza izan Interneteko zerbitzu batean alta ematea. Gai honetan, pauso errazetan nola egin ikusiko dugu.
3. GAIA. Zerrendak sortu.
Newsletterak bidaltzeko, ezinbestekoa da zerrenda segmentatuak edukitzea bidalketa egokia egiteko.
4. GAIA. Kanpaina sortu.
Aukeratu ezazu gustukoen duzun diseinua, zure buletina zuretzat hobekien egokitzen den ordutegian, aukeratu harpidedunen zerrenda... Ez da ezer gelditzen emaitzak ikusten hasteko.
5. GAIA. Inprimakiak sortu.
Gure harpidedunen zerrenda etengabe hazi dadin, inprimakiak gure blogean, web orrian eta... sar ditzakegu, bezeroa izan dadin ekimena hartzen duena.
Ebaluazio ariketak.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Sortu zure e-mail marketin kanpainak
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    20 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2022/02/04
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.