Zure diseinuak sortu nahi dituzu? Orain modu intituitiboagoan egin ditzakezu Canvaren bitartez. Erabiltzeko tresna oso erraza da eta diseinuaren munduan hasi ahal izango zara. Gainera, txantilioi askoren artean aukeratu ahal izango duzu eta zure irudiekin pertsonalizatu. Deskargatu eta partekatu zure diseinuak!

Zein da helburua?

  • Canva web aplikazioarekin diseinatzen ikasi.
  • Diseinuak sortu txantilioiak erabiliz eyta pertsonalizatzen ikasi.
  • Ezagutu aplikazioak eskaintzen diuen aukera ezberdinak.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

Canva
Gai honetan zehar diseinuaren mundurako hastapenak ezagutuko ditugu Canvarekin: zer den eta diseinatzeko zer aukera eskaintzen dizkigun, alta nola eman eta zer zerbitzu eskaintzen dizkigun, programa gure gailu guztietan erabiltzeko aukerarekin batera.
Erregistroa eta konfigurazioa
Gai honetan Canva plataforman nola erregistratu ikasiko dugu urratsez urrats, helbide elektroniko bakarrekin. Halaber, gure kontua hutsetik konfiguratuko dugu guk nahi dugun moduan egokitzeko eta diseinuaren arloan lehen urratsak egingo ditugu Canvarekin.
Has zaitez diseinatzen
Gai honetan, Canvan diseinu bat hutsetik nola sortu ikusiko dugu, menuetan eta aukeretan nabigatzen ikasiko dugu, gure diseinuetarako aurrez diseinatutako txantiloiak erabiltzen ikasiko dugu, plataforma honek gure eskura jartzen dituen elementuekin batera.
Beste aukera batzuk
Gai honetan, Canvak gure diseinuak amaitu ondoren eskaintzen dituen aukerak ikasiko ditugu, gure diseinu guztietara nola iritsi ikusiko dugu, ezabatu ditugun elementu edo diseinu guztiak nola ikusi ikusiko dugu eta zakarrontzitik berreskuratzen ere ikasiko dugu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Canva. Ikasi diseinatzen
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    6 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2026/02/16
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.