X (Twitter) aplikazioa bi noranzkotako doako komunikazio-plataforma da, eta sare sozialaren izaera du. Mezu laburrak, bidaltzeko eta argitaratzeko aukera ematen du, gehienez ere 280 karakterekoak. Ikusi zer ari den gertatzen munduan une horretan eta konta ezazu zuri zer gertatu zaizun. Gainera, jarrai ezazu interesatzen zaizun jendea, jakin gainerakoek zertaz hitz egiten duten eta batu zaitez haien elkarrizketetara.
Zein da helburua?
- X (Twitter) zer den ikasi eta kontu bat sortu.
- X (Twitter) kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
- Pribatutasuna lasterbideak kudeatu.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagarria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- Sarrera
- Gai honetan X (Twitter) sare sozialak eskaintzen dituen aukerak, haren ezaugarriak eta sare sozial hori erabiltzen jakiteko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Gainera, sare sozialak aukera ematen digu une horretan bertan gertatzen ari dena partekatzeko eta ezagutzeko, denbora errealean, eta, halaber, beste erabiltzaile batzuei jarraitzeko aukera ematen digu, haiek gu jarraitu beharrik gabe.
- Instalatu eta izena eman
- Gai honetan ikasiko dugu aplikazioa Play Storen bilatzen eta X (Twitter) deskargatzen eta gure gailuan instalatzen. Halaber, erregistratzen eta aplikazioa konfiguratzen ikasiko dugu puntuz puntu, gure profila argitaratzen hasteko prest izan arte.
- X (Twitter) erabiltzea
- Gai honetan zehar, sare sozial hori erabiltzen ikasiko dugu eta eskaintzen dizkigun aukera guztiak ikusiko ditugu. Gure profila editatuko dugu, profileko argazkia eta atzekoa barne. Post berriak argitaratzen, joerak bilatzen, albisteak aurkitzen eta X (Twitter) zerrendak erabiltzen ikasiko dugu.
- Ezarpenak eta pribatutasuna
- Pribatutasuna eta segurtasuna funtsezko alderdiak dira egun Internet erabiltzeko garaian, batez ere sare sozialen kasuan, mundu guztiak baitu horietarako sarbidea. Gai honetan X (Twitter) konfiguratzen ikasiko dugu, modu seguruan erabili ahal izateko eta sarean dauden arazoak ekiditeko.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 2.6 Nortasun digitalaren kudeaketa
- Identitate digital bat edo batzuk sortzea eta kudeatzea norberaren erreputazioa babestu ahal izateko, hainbat tresna, ingurune eta zerbitzu digitalen bidez norberak sortutako datuak tratatzeko.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Sare sozialak -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2025/06/04
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.