Facebook munduan gehien erabiltzen den sare soziala da. Zure bizitzaren parte diren pertsonekin komunikatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
Ikastaro honetan zure smartphonean Facebook erabiltzen ikasiko duzu.
Zein da helburua?
- Facebook zer den ikasi eta kontu bat sortu.
- Facebook kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
- Pribatutasun lasterbideak kudeatu.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea
- Gomendagarria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- Facebookerako sarbidea
- Ikastaro honetan, Facebook erabiltzen ikasiko dugu, munduko sare sozialik handi eta ezagunenetakoa. Aplikazio honek aukera ematen digu modu erraz eta intuitiboan familiekin eta lagunekin konektatzeko. Adituak bihurtuko gara Facebooken erabileran eta funtzionalitate guztiak ezagutuko ditugu.
- Instalatu eta erregistratu
- Gai honetan Facebook deskargatzen eta instalatzen ikasiko dugu gure smartphonetan Play Storetik. Halaber, erregistro-prozesua egiten ikasiko dugu, gure izena, posta edo telefonoa, pasahitza eta jaioteguna sartuz eta kontua egiaztatuz.
- Facebook konfiguratu
- Gai honetan Facebook ahalik eta gehien aprobetxatzeko ezarpenak egiten ikasiko dugu, eta alderdi garrantzitsuak konfiguratuko ditugu, hala nola segurtasuneko lehentasunak, gure argitalpenak nork ikus ditzakeen edo gure profila nola aldatu.
- Nola erabiltzen da Facebook?
- Gai honetan Facebook trebetasunez erabiltzen ikasiko dugu. Ezagutza horri esker, ahalik eta gehien aprobetxatuko ditugu funtzionalitate guztiak eta adituak bihurtuko gara orrialdeak, taldeak, ekitaldiak eta argitalpenak sortzeko.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 2.6 Nortasun digitalaren kudeaketa
- Identitate digital bat edo batzuk sortzea eta kudeatzea norberaren erreputazioa babestu ahal izateko, hainbat tresna, ingurune eta zerbitzu digitalen bidez norberak sortutako datuak tratatzeko.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
- 5.2 Behar eta erantzun teknologikoak identifikatzea
- Beharrak ebaluatzea, tresna digitalak eta erantzun teknologiko posibleak identifikatzea, baloratzea, hautatzea eta erabiltzea, eta konponbideak ematea. Ingurune digitalak behar pertsonaletara egokitzea eta pertsonalizatzea (adibidez, irisgarritasuna).
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Sare sozialak -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
6 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2025/05/12
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.