Gure eguneroko bizitzan egiten ditugun ekintzak aztertzea gauza garrantzitsua da, gure joera zein den ezagutzeko eta gure helburua zeinen gertu dagoen ikusteko. Joera aztertzeko modurik onena, gure aurrerapausoak marrazten dituzten grafikoen bitartez izaten da eta Looker Studio aplikazioak hau egiteko aukera eskaintzen digu.
Zein da helburua?
- Looker Studio tresna ezagutu.
- Datuak aztertzen ikasi.
- Txosten dinamiko eta erakargarriak sortu.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.
Gomendagarria Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- Datuen antolaketa eta irudikapena
- Ikasi Looker Studiori ahalik eta etekin handiena ateratzen, kalitatezko datuak izatearen garrantzia eta datu horiek behar bezala egituratzen jakitearen garrantzia ulertuta. Datuak ondo aukeratzea eta datuak antolatzea izango dira gure entzuleei helarazi nahi diegun informazioa transmititu ahal izateko gakoak.
- Looker Studiora sarbidea
- Looker Studio oso tresna indartsua da, eta oso txosten bisualak sortzeko aukera ematen digu. Sartu bere hodeiko zerbitzura doan, txosten erakargarriak eta datu-aurkezpenak sortu eta partekatu ahal izateko. Eraman zure datuen analisia beste maila batera.
- Ingurunea
- Ikasi Looker Studioko web interfazea hain intuitiboa eta erabilerraza izatea eragiten duten ezaugarri guztiak. Kudeatu zure txostenak bere orri nagusitik eta sartu aukera garrantzitsuenetara, hala nola datu-iturriak eta txosten interaktiboak sortzea.
- Txosten baten sortzea, hasieratik amaierara
- Txosten bat sortzeko bidea egin, hasieratik bukaeraraino, urratsez urrats. Datu-iturri bat sortuko dugu, gure txostena elikatzeko erabiliko duguna. Pertsonalizazio handiagoa lortzeko, txostena aukera garrantzitsuenetako batzuen bidez konfiguratzen ikasiko dugu, eta beste pertsona batzuekin partekatzeko beharrezko ekintzekin amaituko dugu.
- Ebaluazio ariketak.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.1 Datuak, informazioa eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea
- Ingurune digitaletan informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukiak bilatzea, horiek eskuratzeko eta haietan nabigatzeko. Bilaketa-estrategia pertsonalak sortzea eta eguneratzea.
- 1.3 Datuak, informazioa eta eduki digitalak kudeatzea
- Ingurune digitaletan datuak, informazioa eta edukiak antolatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea. Ingurune egituratuetan antolatzea eta prozesatzea.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Produktibitatea -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
20 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2024/06/26
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.