Zure bidaia antolatu nahi al duzu? Ikasi eta ezagutu tresna eta aplikazio mugikor onenak garrantzitsua den guztia ez ahazteko. Garraio, ostatu edo informazio interesgarria bila ezazu beste hainbat gauzaren artean.

Zein da helburua?

  • Helmugari buruzko informazioa biltzen dituzten webguneak ezagutu.
  • Ostatua eta garraiobidea bilatzen eta erreserbatzen ikastea.
  • Bidaia bat planifikatzeko eta bidaia egiteko gailu mugikorretan izan beharreko aplikazioak ezagutu.

Betekizunak

  • Ordenagailua erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphone eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailu bat eduki.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Bidaia bat planifikatzea
Sarrera y lehenengo urratsak.
2. GAIA. Bidaiaren informazioa
Bidaiaren iraupena eta helmuga turistikoaren informazioa.
3. GAIA. Ostatua bilatzea
Aukera asko daude aurkitu nahi dugun osatu-motaren arabera.
4. GAIA. Garraiobidea
Nola egingo dut bidaia?
5. GAIA. Bidaia-aseguru bat kontratatzea.
Zer da bidaia-asegurua?
6. GAIA. Aplikazio mugikor interesgarriak
Zure mugikorreko ezinbesteko aplikazioak.

Estekak eta dokumentazioa

Zure bidaia planifikatu
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    6 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/03/31

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.