App bat sortzea jada ez da programatzaileen zeregin esklusiboa. Hainbat aplikaziok asko errazten digute zeregin hori. Programazioari buruzko ia ezagutzarik gabe eta APP Inventorri esker, gure aplikazioak sortu eta gure Smartphonean instalatu ahal izango ditugu. Jokoak, agendak, erlojuak... Zein da sortu nahi duzun aplikazioa?
Zein da helburua?
- Programazio oinarrizko ezagutzak lortzea.
- APP Inventor erabiltzen ikasi.
- Smartphonearentzako aplikazio bat sortu, app bat.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.
Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Programaziorako sarrera
- Ezagutu zer den programazioa eta iturburu-kode, objetu-kode eta kode exekutagarriaren arteko aldeak.
- 2. GAIA. Plataforma mugikorrak
- Ikasi merkatuan eskuragai ditugun plataforma mugikorren mota desberdinak.
- 3. GAIA. MIT APP Inventor
- Sistema eragile desberdinak dituzten gailu mugikorretarako aplikazioak programatzeko eta garatzeko tresna ugari daude, MIT APP Inventor adibidez.
- 4. GAIA. Aplikazio baten sorrera
- APP Inventor-en programazio-ingurunea nolakoa den ulertzeko, aplikazio bat sortuko dugu.
- Ebaluazio ariketak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Programazioa eta garapena -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
40 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2022/06/20
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.