Hitzaldi honen helburua mehatxu informatikoak ezagutzea, ulertzea eta horietaz jabetzea da. Mehatxuen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea eta baita ere AVG eta avast! antibirus programen doako bertsioa nola instalatzen eta erabiltzen den ezagutaraztea.
Zein da helburua?
- Ezagutu existitzen diren birus motak eta malwareak eta beraien funtzionamendua.
- Mehatxuak aurkitu eta beraien aurka nola jokatu ikasi.
- Doako antibirusak Avast eta AVG nola instalatzen eta desinstalatzen diren ezagutu.
Ikastaroaren laburpena
- Sarrera
- ¿Zer helburu dute malwareek edo birus informatikoek?
- Mehatxu informatikoak
- Jarduteko modua eta infekzio-bideak.
- Malware motak
- Ezagutu malwarerik ohikoenak.
- Bestelako mehatxuak
- Ezagutu bestelako mehatxuak.
- Segurtasun gomendioak
- Arriskuak minimizatzeko hartu beharreko neurriak.
- Antibirusak
- Ikasi zer diren antibirusak eta nola instalatzen dira.
- Beste dohainiko gailuak eta informazio gehigarria
- Segurtasunari buruzko informazio gehiago.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 4.1 Gailuak babestea
- Gailu eta eduki digitalak babestea, eta ingurune digitaletako arriskuak eta mehatxuak ulertzea. Segurtasun-neurriak ezagutzea eta fidagarritasuna eta pribatutasuna kontuan hartzea.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
-
Kategoria
Segurtasuna -
Ikastaro mota
Hitzaldia -
Iraupena
2 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2024/12/20




Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure hitzaldiak
Lekua
IKTekin lotutako informazio-saioak zure KZgunean edo hurbileko aretoetan.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako hitzaldiak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.