Instagram zure mugikorrarekin ateratako irudien eta argazkien bitartez zure bizitzako edozein une beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen dizun sare soziala da, eta iragazkiak gehitu diezazkiekezu irudi edo bideo horiei. Ikas ezazu istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko.
Zein da helburua?
- Instagram-en kontu bat sortu.
- Gailu Android batean Instagram kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
- Pribatutasuna lasterbideak kudeatu.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagarria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- Gai honetan, Instagram plataforma zer den ikasiko dugu. Erabiltzaileek irudiak eta bideoak igo eta parteka ditzakete gailu mugikorretik. Halaber, gure argitalpenak biralagoak izateko hashtagak nola erabili ikasiko dugu. Instagramera sar gaitezke aplikazioa gure gailu mugikorrean deskargatuz.
- Lehen urratsak
- Gai honetan Instagramen nola hasi, aplikazioa nola instalatu eta profila sortzeko eta konfiguratzeko urratsak ikasiko ditugu. Gure profil publikoa pribatu nola egin eta alderantziz ikasiko dugu. Halaber, Instagrameko interfazearekin ohitzeko ingurunea ezagutuko dugu.
- Instagramen argitaratzea
- Gai honetan, urratsez urrats ikusiko dugu argitalpen bat nola egin, iragazkiak nola ezarri eta nola editatu argitaratu aurretik. Argitalpen berrietarako argazkiak egiteko dauden aukerak ezagutuko ditugu. Horrez gain, Instagrameko istorioen bidez edo beste sare sozial batzuetan istorioak nola partekatuko ikusiko dugu.
- Jarraitu/Jarraitzaileak
- Gai honetan Instagramen pertsonak, etiketak, hitz gakoak eta abar bilatzen eta QR kodea eskaneatzen ikasiko dugu. Beste profil interesgarri batzuk jarraitzeko egin beharreko urratsak zein diren, gure jarraitzaileak ikusten eta profil batzuek jarraitzeari uzten ikasiko dugu.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 2.6 Nortasun digitalaren kudeaketa
- Identitate digital bat edo batzuk sortzea eta kudeatzea norberaren erreputazioa babestu ahal izateko, hainbat tresna, ingurune eta zerbitzu digitalen bidez norberak sortutako datuak tratatzeko.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Sare sozialak -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2023/10/02
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.