LibreOffice ofimatika-pakete libreko eta kode irekiko softwarea da, The Document Foundation erakundeak garatua. Plataforma anitzeko tresna izanik, egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke. Ikastaro honetan, tresna aurreratuagoak erabiltzen ikasiko dugu Writer testu-prozesadorean, Calc kalkulu-orrian, Impress aurkezpen-editorean eta Draw diagrama bektorialen editorean.

Zein da helburua?

  • LibreOffice tresnaren aukera aurreratuak ezagutu.
  • Dokumentuak sortu eta aukera aurreratuak atxiki.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.

Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Ofimatikako tresnak
LibreOffice ofimatika-pakete ahaltsu bat da. Interfaze garbia du eta potentzia handiko tresnak, zure produktibitatea handitzeko. Ikasi nola deskargatu eta instalatu LibreOffice, eta hasi tresnak erabiltzen: Writer testu-prozesadorea, Calc kalkulu-orria, Impress aurkezpen-editorea eta Draw diagrama bektorialen editorea.
LibreOffice Writer
LibreOffice Writerrekin askotariko dokumentuak sor ditzakegu, nola sinple-sinpleak hala oso-oso landuak. Gainera, testu-prozesadoreak eskaintzen dizkigun funtzionalitate aurreratuei esker, dokumentu eder askoak sor ditzakegu, inprimakiak egin, estiloak aplikatu, aurrez diseinatutako txantiloiak baliatu, eta beste hainbat gauza. Gai honetan ikusiko dugu nola atera diezaiokegun askoz ere etekin handiagoa Writerri.
LibreOffice Calc
LibreOffice Calc kalkulu-orriak aukera ematen digu datuak manipulatzeko eta edozelako kalkulu egiteko, nahi dugun emaitza lortzeko. Gai honetan, formatua baldintza jakin batzuen arabera aldatzen ikasiko dugu, programaren beste funtzio batzuk ikusiko ditugu eta funtzioak, diagramak, irudiak eta taula dinamikoak erabiliko ditugu. Gainera, datuak nola ordenatzen eta iragazten diren ikasi, eta beste erabilera batzuk ere ikusiko ditugu.
LibreOffice Impress
LibreOffice Impressek aukera ematen dizu diapositiben aurkezpenak egiteko zure bidaien argazkiekin, ekimen profesionalekin, lanen erakusketekin eta abarrekin. Gai honetan, tresnari etekin handiagoa ateratzen saiatuko gara; hala, besteak beste, atzeko plano desberdinekin sortuko ditugu aurkezpenak, diagramak eta taulak nola txertatu ikusiko dugu eta diapositibak mugitzen ikasiko dugu gure aurkezpenak antolatzeko.
LibreOffice Draw
Gai honetan, LibreOffice Draw tresnari probetxu handiagoa aterako diogu, marrazki bektorialak nola sortu ikusiko dugu, eta Drawren funtzio aurreratuetako batzuk ezagutu, hala nola: orrialde batean testua txertatzea, kolore degradatuko betegarriak ipintzea eta 3D objektuak eta horien propietateak finkatzea; orobat, irudiak nola txertatu eta kolore batzuk nola ordezkatu ere ikusiko dugu.
Ebaluazio ariketak

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Ofimatika aurreratua. LibreOffice
  • 'Ofimatika' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Ofimatika
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Aurreratua C1
    Aurreratua C2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/05/02
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.