Zure Smartphonerako aplikazioak erabiliz egon zaitez aktibo. Google Fit aplikazioak zenbat denbora egon garen mugimenduan esaten digu, gomendatutako 10.000 urratsetara iristen laguntzeko. Wikiloc, berriz, kanpoko paseoetarako aplikazio egokia da: zure beharretara hobekien egokitzen den ibilbidea bilatu eta partekatu ahal izango duzu.
Zein da helburua?
- Aktibo egoteko aplikazioen erabilgarritasunak ezagutu.
- Google Fit eta Wikiloc erabiltzeko gaitasuna izan.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Sarrera
- Aplikazioen erabilpenaren deskribapen txikia.
- 2. GAIA. Google Fit
- Google Fit aplikazioa nola instalatu eta erabili.
- 3. GAIA. Wikiloc
- Wikiloc aplikazioa nola instalatu eta erabili.
- 4. GAIA. Sasoian jartzeko aplikazioak
- Beste aplikazio batzuk ezagutu.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Aisia eta entretenimendua -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
2 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2022/01/28
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.