Zure argazki guztiak doan bildu eta antolatu Google Argazkiak erabiliz. Oroitzapenak partekatu eta argazkiak albumetan antolatu eta partekatu ditzakezu.
Zein da helburua?
- Google Argazkiak zer den ezagutzea.
- Argazkiak eta bideoak igo eta kudeatzen ikasi.
- Zure kontaktuekin argazkiak eta albumak partekatu.
- Argazkiei aldaketa sinpleak egiten ikasi.
- Ikasi nola egin argazkien babeskopia eta nola deskargatu PCan.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Sarrera
- Google Argazkiak aplikazioak eskaintzen dizkigun zerbitzuak ezagutuko ditugu. Oso tresna erabilgarria da irudiak eta bideoak antolatu eta partekatzeko.
- 2. GAIA. Babeskopia
- Gure argazkien babeskopia nolo egin ikusiko dugu.
- 3. GAIA. Bideoak eta argazkiak gorde
- Google Argazkiak aplikaziora argazkiak igotzen, albumak sortzen eta horietan argazki gehiago gehitzen ikasiko dugu.
- 4. GAIA. Argazkiak eta bideoak partekatu
- Gure argazkiak beste pertsona batzuekin partekatzeko moduak ezagutuko ditugu, eta zein erraza den ikusiko dugu.
- 5. GAIA. Bideoak eta argazkiak editatu
- Argazkietan aldaketa errazak egiten, argazkiak ebakitzen, iragazkiak gehitzen, argitasuna aldatzen... hori guztia ikasiko dugu hemen.
- 6. GAIA. Argazkiak eta bideoak deskargatu PCan
- Gure argazkiak eta bideoak ordenagailura deskargatzen ikasiko dugu.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Irudia eta bideoa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2021/03/18
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.