Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu. Pertson batekin edo gehiagokin edozein momentuan eta edozein mugikorretik hitz egin, artxiboak kudeatu, deiak egin, etab. nola egiten diren ikasiko duzu. WhatsApp nola erabili eta funtzio guztiak ikasiko dituzu.
Zein da helburua?
- Bat-bateko mezularitza zer den ikasi. WhatsApp kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagarria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- Orokorra
- Ikastaroan zehar berehalako mezularitzak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutuko ditugu.¿Edozein momentutan eta edozein gailu mugikorretik elkarrizketak izatea, fitxategiak partekatzea, deiak egitea pertsona batekin edo gehiagorekin. WhatsApp erabiltzen adituak bihurtuko gara eta bere funtzionaltasun guztiak ezagutuko ditugu.
- Gai honetan zehar gailuetan WhatsApp nola eta non instalatu ikasiko dugu. Lehen konfigurazioa nola egin, fitxategiak bidaltzeko eta jasotzeko modua, eta tresna hori erabiltzeko oso erabilgarriak gertatuko zaizkigun gauza ugari.
- Bestelako mezularitza aplikazioak
- Gaur egun, berehalako mezularitzako aplikazioei dagokionez, badaude hautabide ugari. Gai honetan zehar ezagunenak eta gehien erabiltzen direnak ikusiko ditugu, eta horiek instalatzeko eta eguneroko bizitzan erabiltzeko moduari buruzko azalpen txikiak emango ditugu.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Komunikazioa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
6 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2024/06/28
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.