Inoiz PCrik, teklaturik edo saguik erabili ez baduzu eta ikastea interesatzen bazaizu, KZguneko ikastaro honetan erraz eta modu atseginean barneratuko zara mundu zirraragarri honen oinarrizko kontzeptuetan. Ikastaro honetan hardwarearen eta softwarearen arteko aldea, saguaren mugimenduak, teklatua egoki nola erabili eta ikaskuntza sendotzeko praktika txikiak ikusiko ditugu.

Zein da helburua?

  • Ordenagailu baten elementuak ezagutu (Hardware eta Software).
  • Ordenagailu batean oinarrizko funtzioak egiten ikastea (sagua eta teklatua).

Betekizunak

  • Ez da beharrezkoa ordenagailuaren eta Internetaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

Zer da ordenagailu bat?
Ordenagailuaren elementuen aurkezpena.
Sagua
Saguaren definizioa eta erabilerak.
Teklatua
Teklatuaren azalpena eta maneiua.
Leihoen erabilera
Ordenagailuko leihoen azalpena eta maneiua.
Karpeta pertsonala
Ordenagailuaren Karpeta Pertsonalaren azalpen eta erabilera.
Inprimatu
PC batek inprimatzeko dituen aukera ezberdinei buruzko argibideak.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu
  • 'Oinarrizko formakuntza' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Oinarrizko formakuntza
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    8 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Oinarrizkoa A1
  • Edukiaren eguneratze-data

    2022/05/31
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.