Inoiz PCrik, teklaturik edo saguik erabili ez baduzu eta ikastea interesatzen bazaizu, KZguneko ikastaro honetan erraz eta modu atseginean barneratuko zara mundu zirraragarri honen oinarrizko kontzeptuetan. Ikastaro honetan hardwarearen eta softwarearen arteko aldea, saguaren mugimenduak, teklatua egoki nola erabili eta ikaskuntza sendotzeko praktika txikiak ikusiko ditugu.
Zein da helburua?
- Ordenagailu baten elementuak ezagutu (Hardware eta Software).
- Ordenagailu batean oinarrizko funtzioak egiten ikastea (sagua eta teklatua).
Betekizunak
- Ez da beharrezkoa ordenagailuaren eta Internetaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- Zer da ordenagailu bat?
- Ordenagailuaren elementuen aurkezpena.
- Sagua
- Saguaren definizioa eta erabilerak.
- Teklatua
- Teklatuaren azalpena eta maneiua.
- Leihoen erabilera
- Ordenagailuko leihoen azalpena eta maneiua.
- Karpeta pertsonala
- Ordenagailuaren Karpeta Pertsonalaren azalpen eta erabilera.
- Inprimatu
- PC batek inprimatzeko dituen aukera ezberdinei buruzko argibideak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Oinarrizko formakuntza -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
6 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2022/05/31
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.