Ikastaro honetan Googleek bere kudeaketa pertsonalerako dituen erreminta desberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, bakoitzak eskaintzen dituen aukera neurrigabeak aprobetxatuko ditugu, gehien erabiltzen diren artean: Gmail, Drive, Maps eta YouTube ditugu.

Zein da helburua?

  • Gmail erabiltzen ikastea. Mezuak bidali eta jasotzeko behar den kudeaketa eta funtzionamendua ikasi.
  • Drive ezagutu eta ikasi fitxategiak igotzen eta partekatzen.
  • Maps ezagutu, tokietara heltzen ikasi eta toki desberdinen irudiak bistaratzea Street View edo Satelite-n bitartez.
  • YouTube ezagutu, bideoak bistaratu, igo eta partekatzen ikastea.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.

Ikastaroaren laburpena

1 GAIA. Google aplikazioen hastapenak
Google Aplikazioen aurkezpena, deskribapena eta erregistratzeko eman behar diren pausoak.
2 GAIA. Gmail
Behar diren oinarrizko ezagutzak eta tresna nagusiak posta elektronikoarekin lanean hasteko.
3 GAIA. Drive
Dokumentuak nola igo, sortu, editatu, ezabatu eta partekatu bezalako oinarrizko funtzioei buruzko informazioa.
4 GAIA. Maps
Edozein herrialdetako helbide, errepide, toki eta negozioak bilatu eta haietara zauden tokitik edo kontsultatu nahi duzun lekutik heltzen ikas ezazu.
5 GAIA. YouTube
Bideoak ikusi, bilatu eta partekatzeko sortu den webguneko oinarrizko kontzeptuak ikas ezazu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    16 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2021/03/26
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.