Argazki digitala eta hauen tratamenduan interesa dutentzako sortutako ikastaro aurreratua. Ikastaroan zehar aztertuko den tresna GIMP izango da. Programa honen bidez eskaneatutako irudiekin, kamera digitalekin lortutako irudiekin edo Internetetik jaitsitakoekin lan egin daiteke. Erreminta ugari ditu: pintzela, arkatza, irudiak margotzeko aerografoa...
Zein da helburua?
- GIMP zer den eta zertarako erabiltzen den ezagutu.
- GIMP programaren erremintak erabiltzen ikasi.
- Irudiak ukitu eta nahi dugun itxura eman eta aldaketak gorde.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Zer da GIMP?
- GIMP (GNU Image Manipulation Program-en akronimoa) programa askea da, argazkiei ukituak egiteko eta irudiak konpontzeko eta editatzeko aproposa dena, besteak beste. Programa deskargatzen ikasiko duzu. Pixela, bereizmena, kolore-sakonera eta irudiaren formatuak azalduko ditugu.
- 2. GAIA. Oinarrizko kontzeptuak
- Ingurunea lau eremuk osatzen dute: leiho nagusia, tresna-barra, aukeratutako tresnaren aukera-barra eta geruza-barra. Irudiak nola ireki, itxi eta gorde azalduko dugu. Desegin historia menuan nahi beste pauso atzera egiten ikasiko duzu.
- 3. GAIA. Tresnak
- Tresna garrantzitsuenen deskribapena.
- 4. GAIA. Bestelako argazki-ukitu batzuk, geruzak eta iragazkiak
- Irudi digital baten pixelei aplikatzen zaizkien efektuak dira. Atal honetan Distira/Kontrastea, Ñabardura/Saturazioa, Kolore-balantzea eta Koloreztatu aukerak ikasiko ditugu. Geruzak gainjarri egiten diren eta lan bat osatzen duten orri gardenen modukoak dira.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 5.3 Teknologia digitalaren erabilera sortzailea
- Tresna eta teknologia digitalak erabiltzea eduki, prozesu eta produktu berritzaileak sortzeko. Banakako eta taldeko parte-hartzea prozesu kognitiboetan, ingurune digitaletan arazo kontzeptualak eta egoera nahasgarriak ulertzeko eta konpontzeko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Irudia eta bideoa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
16 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2020/02/24




Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.