LibreOffice Impress dohainiko diapositiben editorearen funtzio oinarrizkoenak eta aurreratuak ezagutu. Besteen arreta lortuko duzu diapositibak erabiliz.
Zein da helburua?
- Jarraibide batzuk ezagutu aurkezpen sinple bat egiteko orduan.
- Diapositibeei forma emateko behar diren erremintak ezagutu.
- Aurkezpenetan transizio eta soinu efektuak txertatzen ikasi.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Sarrera
- Nahi al duzu aurkezpen bat erraz sortu?
- 2. GAIA. Zer da LibreOffice Impress?
- LibreOffice.org Impress diapositiben aurkezpenak irakurtzeko eta editatzeko programa bat da; hain zuzen, Microsoft PowerPoint programaren antzekoa.
- 3. GAIA. Aurkezpen bat sortzea
- Lehenengo leiho honetan, Impress aurkezpena aplikazioa aukeratuko dugu.
- 4. GAIA. Lan ingurunea
- Eremu honetan LibreOffice Impress programaren funtzionaltasunetara heltzeko bide ematen duten botoiak daude.
- 5. GAIA. Diapositibak prestatzea
- Diapositibak sortzen dakigunez, aurkezpen txiki bat sortuko dugu, hainbat diseinurekin.
- 6. GAIA. Impress programarekin lanean
- 5. atalean ikasitako urratsei jarraituz, Gernikaldeako Kzguneei buruzko diapositiba gehiago sortuko ditugu, hainbat diseinu erabiliz.
- 7. GAIA. Aurkezpenari efektuak txertatzea
- Aurkezpena ikusgarriagoa izan dadin, aurkezpeneko diapositiba desberdinen arteko trantsizioa zehaztu dezakegu, efektu ezberdinak erabiliz diapositiba batetik bestera.
- 8. GAIA. Aurkezpenean soinua txertatzea
- Sortu dugun aurkezpena oinarri gisa hartuta, hondoko musika erantsiko diogu
- 9. GAIA. Aurkezpenak inprimatzen ikasi
- Dokumentua prest dagoenean, inprimatu egin ahal izango dugu
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Ofimatika -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2022/03/31
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.