Testu-prozesadore indartsu honen aukerak ezagutzen ditu. Ezagutu LibreOffice Writer eta atera etekin handiagoa zure dokumentuei. Ikasi testuak sortzen programak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz: letra-tipoak hautatu eta aplikatzea, formatua aldatzea, irudi bat txertatzea, dokumentuan estiloak konfiguratu eta pertsonalizatzea, ortografia-akatsak zuzentzea idazten den bitartean eta askoz gehiago.
Zein da helburua?
- Jarraibide batzuk ezagutu testuak era sinplean editatu eta idazteko orduan.
- Ikasi testuei forma ematen (letra tamaina, kolorea, estiloa...) eta testuetan irudiak eta taulak txertatzen.
- Orrialdea ezartzen ikasi (irudiak, orri-oinak, izenburuak...).
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- LibreOffice Writer
- LibreOffice Writer testu-tratamenduko programa bat da: testu-dokumentuak sortu, editatu eta alda ditzakegu, eta horiei formatu pertsonalizatua eman diezaiekegu. Testu bat idazten dugu, irudiak eta taulak txertatzen ditugu..., eta tresna-aukerak nola erabili ikasten dugu.
- Lehenengo urratsak
- Gai honetan, LibreOffice Writeren oinarrizko aukerekin erabiltzen ikasiko dugu. Horien artean, testu-dokumentu bat nola sortu eta egindako lana nola gorde nabarmentzen dugu. Halaber, lehendik dagoen dokumentu bat nola ireki ikusiko dugu, nola ixten eta programatik ateratzen ere ikasiko dugu.
- Konfigurazioa
- LibreOffice Writeren konfigurazioa pertsonalizatu dezakegu, gure beharretara egokitzeko. Gai honetan, menu-barrak pertsonalizatzen ikasiko dugu, tresna-barrak nola gehitu edo ezabatu ikusiko dugu, erregela horizontalak eta bertikalak erakutsiko ditugu eta ingurunearen tamaina aldatuko dugu.
- Nola erabili testu-tratamenduko programa
- Gai honetan, testu-dokumentuekin moldatzen ikasiko dugu, eta testuak idazten hasiko gara. Testua nola alda dezakegun ere jakingo dugu, testua kopiatu edo ebaki eta beste dokumentu batean itsatsi. Testua edo testu-zatiak hautatzeko moduak ezagutuko ditugu.
- Testuari formatua eman
- Gai honetan, testuari formatua ematen ikasiko dugu, tresna ohikoenak, testu-estiloak, letra-tipoa, kolorea eta abar erabiliz. Paragrafo baten formatua nola aldatu ikusiko dugu, hainbat aukera erabiliz, hala nola koska, lerrokadura, ertzak, tartea... eta, azkenik, orrialdeei formatua nola eman ikusiko dugu, orrialde-estiloaren aukerarekin.
- Txertatu irudia eta taula
- Gai honetan irudiak eta formak txertatzen edo ezabatzen ikasiko dugu, eta tamaina nola doitu daitekeen ikusiko dugu. Taula bat txertatzen ere ikasiko dugu, taularen propietateak aldatzen, eta, azkenik, tauletako errenkadak edo zutabeak nola txertatu edo ezabatu eta gelaxkak batzen edo zatitzen ikusiko dugu.
- Zutabeak eta tabulazioak formatua
- Gai honetan, testu bat editatzen eta zutabeetan jartzen ikasiko dugu, zutabe-kopurua, tartea, marra bereizlea eta abar aukeratuz. Halaber, zer diren eta zer tabulazio mota dauden eta horiek betetzeko aukerak ezagutuko ditugu. Eta, azkenik, ikusiko dugu nola ezaba ditzakegun testuari gehitu dizkiogun tabulazioak.
- Aukera gehiago
- Gai honetan ortografia zuzentzen eta testuak dituen hitzak eta karaktereak kontatzen ikasiko dugu. Gaian ikusiko ditugun beste aukeretako bat hitzak bilatu eta ordezkatzea da, eta inprimatu aurretik testua nola aurreikus dezakegun jakingo dugu. Amaitzeko, fitxategia PDF formatura esportatzen ikasiko dugu.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Ofimatika -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
8 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2023/11/02
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.