Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, zure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko dituzu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten.Ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko dituzu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.
Zein da helburua?
- Google Drive zer den ezagutu.
- Fitxategiak hodeira igotzen ikasi.
- Fitxategi horiek hodeian kudeatzeko gaitasuna izan (igo, editatu, partekatu, ezabatu...).
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
Ikastaroaren laburpena
- Sarrera
- Google Driven esanahiari eta funtzioei buruzko informazio laburra.Ezagutu ezazu doako tresna hau, Google Drive, zeinak aukera ematen baitu online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko eta taldean lan egiteko, eta jakin ezazu zeintzuk diren tresna horrek dituen abantaila nagusiak.
- Interfazea eta funtzioak
- Gai honetan, ingurunea nolakoa den eta Google Driven oinarrizko funtzioak zeintzuk diren esaten da.Ikasi dokumentu bat edo edozein fitxategi kargatzen, bai eta karpeta bat ere.Jakin fitxategi bat nola editatu, Google Driven dokumentu bat zuzenean nola sortu eta fitxategiak nola ezabatu.
- Fitxategiak partekatzea
- Gai honetan, zure lagunekin eta senitartekoekin fitxategiak nola partekatu esaten da.Jakin ezazu Google Drivek zer aukera eskaintzen dituen fitxategiak partekatzeko.Partekatzen dituzuen fitxategiak pertsona jakin batekin edo guztiekin partekatzeri nola utzi ere azaltzen du.
- Deskargatu fitxategiak
- Ikasi Google Driveko fitxategi garrantzitsuak zure ordenagailuan deskargatzen.Ikus ezazu urrats errazak eta azkarrak eginez zure ordenagailuan nola deskarga daitezkeen zure fitxategi guztiak: Driven zuzenean sortu dituzunak, zurekin partekatu dituztenak, eta editatu dituzunak ere bai.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.1 Datuak, informazioa eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea
- Ingurune digitaletan informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukiak bilatzea, horiek eskuratzeko eta haietan nabigatzeko. Bilaketa-estrategia pertsonalak sortzea eta eguneratzea.
- 1.3 Datuak, informazioa eta eduki digitalak kudeatzea
- Ingurune digitaletan datuak, informazioa eta edukiak antolatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea. Ingurune egituratuetan antolatzea eta prozesatzea.
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Produktibitatea -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2024/08/29
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.